Irakurtzen eta idazten ikasteko proposamenak: atzo eta gaur

Egileak

Irune Ibarra Hizkuntza idatzian aditua da, disziplinarteko ikuspuntuetatik landu baitu arlo hau (Garapenaren eta Hezkuntzaren Psikologia, Ergonomia, Psikolinguistika, Didaktika, Metodoak...). EHUko Hezkuntza Fakultatean irakaslea da. Helbide elektronikoa: irune.ibarra@ehu.es Telefonoa: 943 017093

Garbiñe Bereziartua. Pedagogian lizentziatua da eta gaur egun doktorego tesia egiten dihardu, ikasleek euskaraz idazteko daukaten gaitasuna eta teknologia berriek horretan daukaten eraginaren inguruan. Helbide elektronikoa: garbibere@gmail.com Telefonoa: 943 014750

Helburuak

Hizkuntza idatzia erakusterakoan, nagusitu diren ikuspegiak (metodoa, ikaslearen sorkuntza...) ulertzea eta 2000-2009 bitartean Euskal argitaletxeek egiten dituzten proposamenak gainbegiratzea.

Norentzat

Hizkuntzaren Pedagogiako ikasleentzat, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat, Hizkuntza idatziaren inguruan eskuhartzeak egingo dituztenentzat, Hizkuntzalarientzat,..

Edukia

Hizkuntza idatzia erakusteko/ahalbidetzeko orduan bi ildo nagusi nabarmendu dira orain arte: batetik, metodo bat jarraitzea oinarritzat hartzen dutenak; bestetik, ikasleak berak egiten duen eraikuntza sustatzen dutenak. Bigarren kapituluan bi ikuspuntu horiek argitzen ahaleginduko gara: metodoa oinarritzat hartzen duena batetik eta ukitu naturaleko ikuspegia bestetik ("whole language approach", ikuspuntu konstruktibistak...).

Metodoari buruzko atalaren barruan, irakurtzeko eta idazteko metodo analitiko eta sintetikoen ezaugarri nagusiak eta haien arteko ezberdintasunak argitzen saiatuko gara, eta bateko eta besteko modalitate didaktikoen berri emango dugu. Metodo misto gisa Maria Montessorirena azalduko dugu.

Metodologia horiek denak kolokan jartzen dituzte ikuspuntu naturalekoek, eta horri eskaini diogu beste atal bat.

Badira berez idazten ikasteko sortutako metodoak, eta haien artetik klasikoak izan direnak aurkeztuko ditugu hurrengo kapituluan. Nazioartean nabarmentzeko modukoak dira, besteak beste, Ovide Decroly, Suzanne Borel-Maisonny, Marion Richardson, Gisele Calmy...

Azkenik, euskal argitaletxeek 2000tik 2009ra arte egin dituzten proposamenak jarri ditugu iruditan, zenbait azalpenekin.

Urtea

2011

Gaia

Hezkuntza

ISBN

978-84-693-6602-8

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.