Ikaskuntza eta garapen motorra
Egileak
Beñat Amenabar Perurena. Musika, Plastika eta gorputz Adierazpenaren Didaktika Saileko Irakaslea.
Helburuak
Hemen aurkezten den testu honek helburu bikoitza betetzen du. Alde batetik ikaskuntza eta garapen motorraren esparruan euskaraz ikasmaterial bat izan ahal izatea, gaur egun arlo eta irakasgai askoren inguruan gertatzen den moduan, arlo honetan dagoen material gehiena ingelesez dago eta apur bat gazteleraz ere aurki daiteke baina zoritxarrez euskaraz dagoena oso eskasa da. Bestalde ikasgai honen inguruan urteetan egindako lana modurik egokienean argitaratzea edonork erabili dezan.
Norentzat
Urteetan Irakasle-eskolako ikasleekin landutako ikasgaia da beraz bertako edozein ikaslek erabil ahal izango du. Hala eta guztiz ere pentsatzen dut beraientzat baliagarria izateaz gain Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien Fakultateko ikasleei ere baliagarria izango zaiela. Eta noski ikaskuntza eta garapen motorrean interesa izen dezakeen edonork baliozko informazio topa dezakeela material honetan.
Edukia
Argitalpen honek bi atal nabarmen ditu, lehenengo zatian garapenari ematen zaio garrantzia eta bigarrenean ikaskuntza motorraren atalean zentratzen da. Bi kasuetan irudiak eta mapa kontzeptualak erabiltzen saiatu gara ulergarriagoa izan dadin. Gaika antolatuta dago informazio guztia azkenik 8 gai izango ditugularik. Gai bakoitzari dagokion bibliografia ere banatuta dago.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Azala
pdf, 0 MB
Ikaskuntza eta garapen motorra
pdf, 1 MB