Irakaslegaiak komunikazio-gaitasunean eta diskurtso akademikoetan trebatzeko bidean
Egileak
Edu Zelaieta Anta. Gasteizko Irakasle Unibertsitate Eskola. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saila. edu.zelaieta@ehu.eus
Helburuak
Irakaslegaien oinarrizko formazioari gagozkiola, prestakuntza linguistiko-diskurtsibo egokia eskaintzea da gure helburu nagusia. Horretarako, komunikazio-egoerak eta hizkuntzaren arauak kontuan hartzea proposatuko dugu, irakaslegaiek beren komunikazio-gaitasuna era teoriko-praktikoan hobetzeko asmoz eta, nagusiki, diskurtso akademikoak aztertzearen eta ekoiztearen bitartez.
Bestela adierazteko, azken aldiko hainbat autorek gomendatu bezala, parametro komunikatiboetara ekarri nahi dugu hizkuntzaren kalitatea, hizkuntzaren gaineko jarduerak eta gogoeta sistematikoak bideratuz unibertsitateko ikasgelan, irakasgaien oinarrizko prestakuntzan. Hori dela eta, liburuak izaera didaktiko nabarmena du: ezinbestekoak diren azalpen teorikoen ondoren, horiek egoki barneratzeko lagungarri gerta daitezkeen hausnarketa-ariketa izeneko hainbat jarduera txertatu ditugu.
Norentzat
Ikasmaterial hau Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetako lehen mailetako ikasleentzat izan daiteke bereziki baliagarria, gradu horietako bigarren mailako ikasleentzat ere lagungarri gerta litekeen arren. Halaber, gure proposamena erabil lezakete euskara ikasten ari direnek edota hobetu nahi dutenek, zein komunikazioari buruzko gaietan trebatu nahi duen orok.
Edukia
Bi atal nagusi ditu aurkezten hasiak garen materialak: batetik, geroagoko praktikan zuzen eta egoki aritze aldera, langai hartuko ditugu testuak eta diskurtsoak aztertzeko nahiz ekoizteko oinarrizko kontzeptuak; bestetik, irakaslegaiek graduan zehar sarritan landu beharko dituzten azalpenezko eta argudiozko testuak jorratuko ditugu.
1. TESTUAK ETA DISKURTSOAK AZTERTZEKO NAHIZ EKOIZTEKO OINARRIZKO KONTZEPTUAK
1.1. Aurkezpena, egitura eta helburuak
1.2. Gaitasunak eta edukiak hausnarrean girotzen
1.3. Benetako arazo bat: alfabetatze akademikoa
1.4. Komunikazio-gaitasuna eta testu-erregelak
1.5. Diskurtsoaren analisia
1.6. Komunikazioan trebatzen segitzeko ariketa eta galdera gehiago
2. ESPARRU AKADEMIKOKO TESTUAK: AZALPENA ETA ARGUDIATZEA
2.1. AZALPEN AKADEMIKOA
2.1.1.Aurkezpena, egitura eta helburuak
2.1.2. Gaitasunak eta edukiak hausnarrean girotzen
2.1.3. Azalpen akademikoaren ezaugarriak
2.1.4. Azaltzeko estrategia komunikatibo nagusiak
2.1.5. Testua eratzeko ezinbesteko bi osagai: paragrafoa eta esaldia
2.1.6. Testua idazteko hiru aldiak: planifikatu, testuratu, errebisatu
2.1.7. Azalpen-ereduak aztertzen eta akatsen erabilera didaktikoa egiten
2.1.8. Komunikazioan trebatzen segitzeko ariketa eta galdera gehiago
2.2. ARGUDIATZE AKADEMIKOA
2.2.1. Aurkezpena, egitura eta helburuak
2.2.2. Gaitasunak eta edukiak hausnarrean girotzen
2.2.3. Argudiatze akademikoaren ezaugarriak
2.2.4. Argudio eta falazia mota nagusiak
2.2.5. Besteen iritziekin jokatzeko estrategiak: kontraargudioak
2.2.6. Ahozko interakzioa orekatzen: adeitasun arauak
2.2.7. Erretorika klasikoaren bost faseak: inventio, dispositio, elocutio, memoria eta actio
2.2.8. Debate-ereduak aztertzen eta akatsen erabilera didaktikoa egiten
2.2.9. Komunikazioan trebatzen segitzeko ariketa eta galdera gehiago
3. BIBLIOGRAFIA
ERANSKINAK
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Irakaslegaiak komunikazio-gaitasunean
pdf, 0 MB