Irakaslearen lanbidea

Egileak

Juan Abasolo, Manuel Ahedo, Pilar Aristizabal, Igor Camino, Juanjo Celorio, Marisa Garaigordobil, Arantza Fernández, Mari Jose Inchausti, Jon Bustillo, Puy Fernández, Jose Antonio Ibarrola, Rosa Letamendia, Carmen Llorente, Iñaki Martínez, Hilario Murua, Ander Olalde, Rosa Oteiza, Iker Iraola, Kontxesi Berrio-Otxoa, Beatriz Otero, Arantza Preciado, Arantza Rodríguez eta Edu Zelaieta Gasteizko Irakasle Eskolako irakasleak dira.

Helburuak

Gradu berriak ezarri direnez geroztik, irakasgaiak moduluka elkartzen eta diziplinarteko lana gauzatzen ari gara EHUko Irakasle Eskoletan. Alde horretatik, material honek Irakasle Lanbidea moduluan egiten ari garen diziplinarteko lan hori idatziz jasotzea du xede, modulu horretan ari diren ikasleek nahiz irakasleek zer-nola egin behar duten jakin dezaten.

Norentzat

Ikasmaterial hau bereziki Gasteizko Irakasle Eskolako LHko eta HHko lehen lauhilekoan ari diren ikasle-irakasleentzat pentsatua dago. Dena den, diziplinarteko esperientziak garatzen ari diren beste edozein gradutako ikasle-irakasleentzat ere aproposa gerta liteke.

Edukia

I. ATALA: Unibertsitatean gradu berriak ezarri izanak ekarri dituen aldaketa metodologiko nagusien berri ematen da. Testuinguru honetan, irakasgaien arteko koordinazioa erronka nagusietakotzat jotzen da.

II. ATALA: Moduluaren alderdi nagusiak esplizituki azaltzen dira: lanaren testuingurua, faseak, tutorizazioak edukiak, helburuak, gaitasunak, ebaluazioa, orain arteko esperientziaren balorazioa eta etorkizun hurbilera begirako erronkak.

Urtea

2013

Gaia

Hezkuntza

ISBN

978-84-9860-799-4

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.