Kaligrafia: pentsatuz eta eginez

Egileak

Irune Ibarra Hizkuntza idatzian aditua da, disziplinarteko ikuspuntuetatik landu baitu arlo hau (Garapenaren eta Hezkuntzaren Psikologia, Ergonomia, Psikolinguistika, Didaktika, Metodoak...). EHUko Hezkuntza Fakultatean irakaslea da. Helbide elektronikoa: irune.ibarra@ehu.es Telefonoa: 943 017093

Helburuak

Material honek bi zati ditu:

  1. DVD bat "Kaligrafia eraikitzeko sekuentzia didaktikoak" bere aurkezpenarekin.
  2. "Kaligrafia: pentsatuz eta eginez. Hiru sekuentzia didaktiko (hitz-tarteak-formak-loturak)" bere aurkezpenarekin.

Kaligrafia ere eraiki egiten dela eta ikasleen artean elkarlanean sekuentzien bidez eta pozik landu daitekeela argi uzten du esperientzia honek.

Norentzat

Hizkuntzaren Pedagogiako ikasleentzat, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat, Hizkuntza idatziaren inguruan eskuhartzeak egingo dituztenentzat, Hizkuntzalarientzat, Psikolinguistentzat...

Edukia

DVDak 22 minutu 43 segunduko iraupena du. Gabiriako Balentzategi Herri Eskolako Lehen Hezkuntza 1 eta 2ko haurrek hitzei buruz, hitz-tarteei buruz, letrei eta loturei buruz dituzten usteak biltzen ditu. Lan piloto bat izanik, ume euskaldunek hizkuntza idatziaren inguruan dakitenaren hurbilketa bat egin da.

"Kaligrafia pentsatuz eta eginez. Hiru sekuentzia didaktiko" materiala hiru eskola txikitan jarri da praktikan: Gabiriako Balentzategi Herri Eskolan, Zeraingo Herri Eskolan eta Albizturgo Herri Eskolan.

Zuek ere saia zaitezkete, aukera polita baita idazketako sekuentzia didaktikoak gatazka kognitiboen bidez planteatzea eta ondoren automatizatzea. Haur Hezkuntzan zehar ildo konstruktibistari jarraitu izan bazaio, interesgarria izan daiteke Lehen Hezkuntzan zehar kaligrafia eraikitzea. Idazkeraren berreziketarako klabeak izan daitezke hainbat ariketa.

Urtea

2009

Gaia

Hezkuntza

ISBN

978-84-692-4070-0

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.