Komunikazio-gaitasuna: Lehen Hezkuntzako irakaslegaiak trebatzen

Egileak

Aintzane Etxebarria Lejarreta eta Urtza Garay, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Irakasleak.

Saila: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika

Helbideak: aintzane.etxebarria@ehu.es eta urtza.garay@ehu.es

Helburuak

Komunikazio Gaitasuna zer den galderari erantzuna ematea, eta era berean, Komunikazio Gaitasuna kontzeptua, orain arteko planteamendu teorikoetan berebiziko garrantzia izan duen kode linguistikoak ez ezik, bestelako azpigaitasunek ere osatzen dutenez, horien berri ematea. Baita azpigaitasunen ebaluazioa egitea, horretarako, Europako Erreferentzia Marko Bateratuak azpigaitasunen mailak ebaluatzeko deskriptoreak moldatu dira. Azkenik, zenbait jardueraren bidez azpigaitasun bakoitzean portfolioaren zati bat lantzea.

Norentzat

Material hau Irakasle lanbidea ikasten ari diren ikasleentzat da. Batez ere, Lehen Hezkuntzako ikasgai honetan ari direnentzat: Komunikazio Gaitasunaren Garapena- Euskara eta Gaztelania-Lehen Hezkuntzan I.

Edukia

Lanaren hasieran, komunikazio gaitasuna kontzeptuaren sorreraren eta izan duen bilakaeraren berri emango da; bigarren kapitulutik laugarrenera bitartean, komunikazio gaitasuna osatzen duten azpigaitasun soziolinguistikoaren, pragmatikoaren eta linguistikoaren berri emango da, kapitulu bakoitza azpigaitasun-mota bati dagokio, eta hurrengo puntu hauek landuko dira adierazitako kapitulu horietan guztietan: Komunikazio gaitasunari egiten dion ekarpena, ikas-estrategiak lantzeko era azpigaitasunen garapen egokirako; azpigaitasunek testu jakinekin izan dezaketen lotura eta trebetasunen bidez egin daitekeen lanketa; azpigaitasun bakoitzaren autoebaluaziorako gida; eta azkenik, portfolioaren lanketarako jarduerak.

Urtea

2013

Gaia

Hezkuntza

ISBN

978-84-9860-888-5

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.