Komunikazio-gaitasuna haur hezkuntzan: diskurtso profesionalean trebatzen
Egileak
Amaia Alvarez-Uria Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle agregatua da; Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saileko kidea.
Helburuak
UPV/EHUko hiru campusetako Haur Hezkuntzako Graduan Komunikazio Gaitasunaren Garapena irakasgaia lantzen da lehen eta bigarren mailetan (I eta II). Ikasmaterial honekin Arabako campuseko bigarren mailako ikasleei komunikazio-gaitasuna lantzeko ibilbide didaktiko bat proposatzen zaie. Aurretik, lehen mailan komunikazioa ikasle gisa landu eta gero (komunikazio-gaitasunerako eta diskurtsoaren analisirako sarrera egin eta diskurtso motak ezagutu eta praktikatu ondoren), bigarren mailan irakaslegaiaren roletik lantzen hasiko dira (diskurtsoaren analisia sakonduz, diskurtso profesionala ezagutuz eta landuz, eta komunikazio-gaitasunaren ikuspegi diskurtsibotik ikuspegi pragmatikora pasatuz).
Norentzat
Ikasmaterial hau Arabako campuseko Haur Hezkuntzako Graduko bigarren mailako Komunikazio Gaitasunaren Garapena II Haur Hezkuntzan irakasgaia egin behar duten ikasleentzat sortu da. Hala ere, gaian edo gaira hurbiltzeko erabilitako ikuspegian interesa duen ororentzat ere bada, hau da, komunikazio-gaitasuna (linguistikoa, soziolinguistikoa eta pragmatikoa), diskurtsoaren analisia (kritikoa eta multimodala), gurasoekiko elkarrizketa eta ahozko aurkezpenak landu nahi dituenarentzat.
Edukia
50 jarduera eta 4 lan ebaluagarri dira. Gai bakoitzaren amaieran, material osagarria dago. Ikasmaterialak komunikazio-gaitasuna eta diskurtso profesionalak lantzen ditu hurrengo ataletan banatuta:
- Komunikazio-gaitasuna.
- Gaitasun linguistikoa.
- Gaitasun soziolinguistikoa.
- Gaitasun pragmatikoa.
- Diskurtsoaren analisia.
- Diskurtso profesionalak: gurasoekin bilera.
- Diskurtso profesionalak: ahozko aurkezpen formala.
- Pantailen eragina haurrengan (moduluko lana).
- Erreferentzia bibliografikoak.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Komunikazio-gaitasuna haur hezkuntzan
pdf, 3 MB