Literatura-lantegien hastapenak maisu-maistrentzat
Egileak
Manu López Gaseni Gasteizko Irakasleen U. Eskolako Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle titularra da.
Helburuak
Literatura-testuak idazten hasteko proposamenak biltzen dira. Orobat, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako literaturaren didaktikarako materialak izan daitezke, idazketa gidatuaren bitartez ikasleek literatura-idazlanak hobeto ulertu eta baloratzeko.
Norentzat
Lehenbizi Irakasleen Eskoletako ikasleei zuzendutako ariketak dira, maisu-maistra izango diren aldetik Lehen Hezkuntzako literaturaren didaktika lantzeko. Bigarren Hezkuntzako irakasleek ere oso erabilgarri topatuko dituzte hainbat jarduera. Eta, azkenik, literatura idazten hasi nahi duten helduen taldeak dinamizatzeko ere balio dezakete.
Edukia
XX. mendean zehar praktikan jarri diren literatura-lantegi batzuk aurkezten dira, banan bana, eta haietan garatutako proposamenak egokitu eta euskaraz eskaintzen dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.