Mugimendu pedagogikoak eta Hezkuntza Sistema
Egileak
Igor Camino Ortiz de Barrón Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea. Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila. Helbide elektronikoa: igor.camino@ehu.es. Telefonoa: 945013273
Hilario Murua Cartón Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea. Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila. Helbide elektronikoa: hilario.murua@ehu.es . Telefonoa: 945014176
Helburuak
Ikasmaterialaren helburu nagusia Hezkuntzaren Historian agertu diren mugimendu pedagogiko nagusiak ezagutaraztea da, atzera begirako lan horren bidez, ikasleek hobeto uler dezaten gaur egungo hezkuntza egoera. Alde horretatik, Eskola Tradizionalaren ikuspegitik abiatuta, Eskola Berrirantz eta ondorengo mugimendu pedagogiko nagusienerantz doan bidea aztertuko da.
Bestalde, Hezkuntza Sistemaren prozesu historikoa aztertzea ere bilatzen da; horretarako, Espainiako Hezkuntza Sisteman adierazgarrienak izan diren alderdiak jorratu ondoren, Euskal Herriko Hezkuntza Sistemaren garapena bereziki aztertuko da.
Norentzat
Ikasmaterial hau bereziki Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleentzat proposatzen bada ere, Hezkuntzaren Historian interesa erakusten duen pertsona ororentzat ere eskaintzen da.
Edukia
- 1. GAIA. Mugimendu pedagogikoekiko hurbilpena
- 2. GAIA. Eskola Berria
- 3. GAIA. Hezkuntza-joera antiautoritarioak
- 4. GAIA. Hezkuntza-sistema Espainian
- 5. GAIA. Hezkuntza-sistema Euskal Herrian
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Mugimendu pedagogikoak
pdf, 1 MB