Natur Zientziak lehen mailako ikasgelan
Egileak
Jose Maria Etxabe Urbieta, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako Irakaslea Saila. Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saila Helbide elektronikoa: josemari.etxabeurbieta@ehu.es Telefonoa: 943017055
Helburuak
Ikasmaterial honen helburu nagusiak honako hauek dira: Natura Zientzien irakaskuntza-ikaskuntza prozesua aztertuz sekuentzia didaktikoak diseinatzeko gaitasuna garatu: Xedeak, helburuak, curriculum diseinua, edukien sekuentziazioa, ikaskuntza, irakaskuntza metodoak eta baliabideak, ebaluazio eta gelako jardueren antolakuntza.
Norentzat
Edozein espezialitatetan lehen hezkuntzako irakaslearen ikasketak egiten ari diren ikasleei bereziki dago zuzenduta, baina baliagarria izan daiteke irakasleak direnentzat eta hezkuntzaz interesatzen den edonorentzat.
Edukia
Lehen Hezkuntza graduetako irakasgaien hainbat gai jorratzen dira:
- Zientzia esperimentalen irakaskuntza-ikaskuntzaren xedeak Lehen Hezkuntzan. Natura Zientzien irakaskuntzaren helburuak Lehen Hezkuntzan.
- Lehen Hezkuntzako OCDren Ingurunearen Ezagueraren arloa. Arloaren funts epistemologikoa eta ezaugarriak, helburu orokorrak, edukiak eta orientabide didaktikoak.
- Zientziaren izaera eta ondorio didaktikoak.
- Zientzia esperimentalen irakaskuntza-ikaskuntzarako estrategia metodologikoak eta baliabide didaktikoak.
- Jarduera motak eta sekuentziazioa.
- Sekuentzia didaktikoen diseinua eta lanketa.
- Natura Zientziak arloaren ikaskuntza.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Natur Zientziak
pdf, 1 MB