Natura Zientziak Lehen Mailako ikasgelan II
Egileak
Jose Maria Etxabe Urbieta Matematikaren Zientzia Esperimentalen eta Gizarte Zientzien Didaktika Saileko irakasle titularra da. Bere irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean garatzen ditu, II. eraikinean.
Helburuak
Lehen Hezkuntzako irakasleek Natura Zientzien ikaskuntzarako eta irakaskuntzarako behar diren eduki zientifikoen prestakuntzarako irakats-materiala eskaintzen da. Planteamendua ireki, malgu eta plurala da; hau da, helburua Lehen Hezkuntzako irakasleentzat eta irakasle-ikasketak egiten ari direnentzat baliagarria izatea da. Proposatzen diren gaiak fisikaren, teknologiaren eta kimikaren inguruko eduki zientifikoen prestakuntzari buruzkoak dira. Heziberri egitasmoaren baitan kokatzen dira proposatzen diren edukiak.
Hiru bloke nagusi dira aipagarriak:
- Kimikaren ingurukoa
- Teknologiaren ingurukoa
- Fisikaren ingurukoa
Gai guztietan edukiak eta jarduerak daude.
Egituraketa honela antolatu da:
- Lehendabizi, kimikako gaiak (sistema materialak eta materiaren egitura).
- Ondoren, fisikako gaiak.
- Teknologiako gaia (makinak) fisikako gaien inguruan txertatu da.
Liburuan agertzen diren ideia eta hausnarketa asko saileko Zientzia Esperimentalen Didaktika arloko irakasleek adierazitakoak izan direnez, nire eskerrik beroenak eskaini nahi dizkiet haiei.
Norentzat
Eduki eta ariketa hauek Euskal Herriko Unibertsitateko Lehen Hezkuntza Graduko ikasleentzat zuzenduta dago, Natura Zientziak lehen mailako ikasgelan II irakasgaian kokaturik baitago. Orobat beste unibertsitateetako ikasleentzat, hezkuntza-sistemako irakasleentzat eta beste gradu batzuetako ikasleentzat baliagarria izan daiteke.
Edukia
Irakasgaia 20 gaitan banatzen da. Lehen hiru gaiek kimikarekin dute erlazioa. Besteak Fisika eta Teknologia arloetan koka daitezke.
Gaiak hauek dira:
1. Sistema materialen aniztasuna
2. Sistema materialen batasuna
3. Aldaketa fisikoak eta kimikoak. Erreakzio kimikoak
4. Elkarrekintzak
5. Indarrek gorputzak deformatzen dituzte
6. Indarren jatorria
7. Grabitazio-indarrak
8. Indar elektromagnetikoak
9. Dinamikaren legeak
10. Hidrostatika
11. Indarrak eta oreka
12. Presioa
13. Presio atmosferikoa
14. Energia. Energia zinetikoa eta potentziala. Energiaren transferentzia eta kontserbazioa
15. Energia-iturriak
16. Energia eta makinak
17. Energia termikoa
18. Argia
19. Soinua
20. Elektromagnetismoa
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Natura Zientziak Lehen Mailako ikasgelan II
pdf, 37 MB