Oinarrizko idazketa akademikoa garatzeko eskuliburua

Egileak

Garbiñe Bereziartua Etxeberria eta Mari Mar Boillos Pereira Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saileko irakasle atxikiak dira.

Helburuak

Eskuliburu honek bi helburu ditu: ikasgai hori aurrera eraman behar duen irakaslearen tresna izatea eta ikasleek modu autonomoan lan egin eta gaian sakondu ahal izateko baliabideak eskuratzea.

Ekarpen didaktikoa izatea xede, irakasgaia artikulatzeko proposamen praktikoak dira nagusi eskuliburuan, baina ez aurretik proposamen didaktiko horiek teorian oinarritu gabe. Beraz, eskuliburua bi atal nagusitan banatuta dago: lehenengo, proposamenak zein testuinguru teorikotan oinarritzen diren azaltzen da; ondoren, proposamen didaktiko zehatzak aurkezten dira; ariketa horien bitartez ikasleek testu akademikoen ezaugarriak zeintzuk diren aterako dute.

Norentzat

Eskuliburu hau “Komunikazioaren Gaitasunaren Garapena-I” ikasgaiaren irakasle eta ikasleei begira sortu da.

Edukia

  1. Marko teorikoa: alfabetatze akademikoa
  2. Helburuak eta metodologia
  3. Jarduera praktikoak: ikasleentzako jarduerak
  4. Jardueren gakoak: irakasleentzat edo ikasle autonomoentzat
  5. Egiaztatze zerrenda
  6. Ondorioak
  7. Informazio osagarria

Urtea

2018

Gaia

Haur hezkuntza eta lehen hezkuntza

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.