Euskal Fonetika-Fonologiaren ikasketarako gaiak

Egileak

Oroitz Jauregi Nazabal. Gasteizko Letren Fakultatean, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean irakaskea da (Fonetika, fonologia). Helbide elektronikoa: oroitz.jauregi@ehu.es. Telefonoa: 945013640

Miren Lourdes Oñederra Olaizola. Gasteizko Letren Fakultatean, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean irakaskea da (Fonetika, fonologia, mofologia). Helbide elektronikoa: ml.oinederra@ehu.es. Telefonoa: 945013980

Helburuak

Ariketa-liburu honetan biltzen dira, alde batetik, euskarazko fonetika artikulatorioa eta akustikoa, eta, beste alde batetik, euskal fonologia lantzeko ariketa praktikoak. Azken urteetan, EHUko Euskal Ikasketetako Graduko ikasleentzat Euskal Fonetika eta Fonologia I eta Euskal Fonetika eta Fonologia II ikasgaietan eta ikasgaietarako sortu eta ondu diren ariketak dira. Liburu hau sortzearen arrazoia da erabiltzaile izan daitezkeen guztiei ariketa praktikoak eskura jartzea.

Honekin batera, ikasketa eta hausnarketa piztu nahi dira ariketa hauek eginez, liburua erabiltzen dutenek euskal fonetika eta fonologiari buruzko oinarrizko ezagutza izan dezaten, eta, era berean, nahi da liburuak bide eman dezan euskarazko fonetika eta fonologia ulertzeko eta jakintza barneratzeko.

Era honetako liburuekin ez da ordezkatu nahi ikasleek ikasketa-prozesuan egin ohi duten ibilbidea eta ohiko duten lan moldea. Ariketak burutu ahal izateko, nahitaezkoa da oinarrizko jakintza emango dien ibilbidea egitea, batez ere bibliografia-kontsulta zehatzak eginez.

Norentzat

Liburuaren irakurleak goi-graduko ikasleak izango dira, batez ere fonetika eta fonologia lantzen den eremuren bateko ikasleak. Ikasgeletan ariketa praktikoak egiteko erabili ahal izango da, betiere irakasleek beren ikasgaiaren egoerara eta mailara egokituta. Era berean, ikasle bakoitzak bere kabuz ikasteko ere balia dezake liburua; fonetika eta fonologiako eremuaz jabetzeko eta oinarria finkatzeko erabili ahal izango ditu ariketak, bakoitzak bere beharren arabera.

Edukia

1. Sarrera
2. Fonetika lantzeko atala
2.1. Fonetika artikulatorioa
2.2. Fonetika akustikoa
2.3. Transkripzio-ariketak
3. Fonologia lantzeko atala
3.1. Tasun bitarrak
3.2. Testu-lana
3.2.1. R. Lass-en testua (1984)
3.2.2. B. Hurch-en testua (1988)
3.2.3. M.G. Busà-ren testua (2007)
3.2.4. R. Shosted-en testua (2011)
3.2.5. P. Donegan-en testua (1995)
3.2.6. P. Donegan eta D. Stampe-ren testua (1979)
3.3. Analisi-ariketak
3.3.1. Corpus idatziak
3.3.1.1 Alemana
3.3.1.2. Swahilia
3.3.1.3. Donostiako euskara
3.3.1.4 Oñatiko euskara
3.3.1.5. Baztango euskara
3.3.2. Ahozko corpusak
3.3.2.1. Astigarragako euskara
3.3.2.2. Astigarragako euskara
3.3.2.3. Astigarragako euskara
3.3.2.4. Astigarragako euskara

Urtea

2015

Gaia

Euskal ikasketak

ISBN

978-84-9082-131-2

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.