Fonetika akustikoa: Praat erabiltzeko eskuliburua

Egileak

Dorota Krajewska eta Oroitz Jauregi Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko irakasleak dira.

Helburuak

Ikasmaterial honen helburua da fonetikaren arloan erabiltzen den Praat programaren oinarrizko funtzioak azaltzea.

Norentzat

Euskal Ikasketetako, Filologiako eta Ingeles Ikasketetako ikasleentzat.

Edukia

Lehen ataletan, programaren oinarriak lantzen dira: alde batetik, programaren leihoen eta menuen funtzioak, eta, beste alde batetik, audio-artxiboak sortzea, irekitzea eta gordetzea. Hurrengo ataletan, hizketaren analisi akustikoa egiteko beharrezko funtzioak azaltzen dira: espektrogramak eta oszilogramak bistaratzea eta gordetzea, audioa segmentatzea eta etiketatzea, eta hainbat parametro akustikori buruzko informazioa lortzea.

Urtea

2021

Gaia

Euskal ikasketak

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.