Konputagailu-Sareen Oinarriak. Laborategirako eskuliburua

Egileak

J.Mª Rivadeneyra, Alex Mendiburu eta José Miguel Alonso, UPV/EHUko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Saileko irakasleak.

Koordinatzailea:

J.Mª Rivadeneyra.

Helburuak

Konputagailu Sareen Oinarriak (KSO) irakasgaia Donostiako UPV/EHUko Informatika Fakultatean irakasten den Ingeniaritza Informatikako graduko irakasgaia da (2. mailakoa). Irakasgai horretan ematen den teoriaren osagarri gisa, zenbait praktika egiten dira laborategian.

Aurkezten den eskuliburua laborategiko gidaliburua da, laborategian egin behar diren atazetarako dokumentazioa bilduta. Beraren helburua laborategiko saio horiek zuzendu eta lagundu behar dituen edozein irakaslerentzat lan-tresna izatea da. Aldi berean, eskuliburu hau lagungarria izango da informazio-teknologien inguruko beste  titulazioetan antzeko gaiak lantzen diren irakasgaietan kreditu praktikoak lantzeko.

Norentzat

Eskuliburu hau Konputagailu Sareen Oinarriak derrigorrezko irakasgaiko laborategiak irakatsi behar dituen edozein irakaslerentzat dago eginda. Horretaz gain, antzeko irakasgaiak prestatu eta irakatsi behar dituen edozein irakasleri ere zuzenduta dago.

Edukia

Eskuliburuak praktiketan erabiltzen den materiala biltzen da. Praktika bakoitzeko, bi dokumentu daude. Batetik, laborategia prestatzeko diseinatuta dagoen galdetegi bat. Bestetik, praktika betetzeko enuntziatua. Hor, pausoz pauso adierazten da ikasleak egin beharrekoa, eta galderak txertatzen dira kontrol gisa, ikasleak egindakoa aztertu eta uler dezan.

Sei laborategi-saio daude dokumentatuta eskuliburuan, 2 ordu eta erdikoa bakoitza. Ondokoak dira saio horiek:

  1.  laborategia: Sarrera.
  2.  laborategia: Birbidaltzea konfiguratzea.
  3.  laborategia: DHCP.
  4.  laborategia: NAT/NAPT.
  5.  laborategia: IPv6.
  6.  laborategia: Suhesiak.

Urtea

2018

Gaia

Informatika

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.