Bero-transmisiorako mekanismoak

Egileak

Iñaki Gómez EHUko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan Makina eta Motore Termikoetako saileko Unibertsitate Eskolako Irakasle Titularra da. gomez.arriaran@ehu.es

Helburuak

Egun,denon ahoan dagoen energia baliabideen murriztasunak prozesu termikoen energia-efizientziaren garrantzia goratu du zalantzarik gabe. Ingeniaritza ikasketetan , energia eraldakuntzarekin erlazionaturik dagoen edozein ikasgai edo alorrean, funtsezkoa da energia-trukatzeko mekanismoak ondo ezagutzea ekipoen diseinu efiziente eta egokia lortzeko. Material honen bitartez "bero-transmisioa" gaia irakasteko aurkezpen informatikoak garatu dira, klasean zein sare elektronikoan erabili ahal direnak.

Irakaskuntzarako material hau aurkezpen informatikoetan gauzatzen da. Aurkezpen informatikoek gaiaren azalpenerako oso egoki suertatzen den dinamismoa eskaintzeaz gain, fenomeno fisikoaren eta ebazpen matematikoaren ulerpenerako oso lan-tresna boteretsua eskaintzen dute.

Norentzat

Material hau, bereziki, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko bi titulaziotan erabiltzen da: Ingeniaritza Mekanikoko "Ingeniaritza Termikoa" ikasgaian eta Ingeniaritza Elektrikoko "Termoteknia eta Sorkuntza Termoelektrikoa" ikasgaian. Oro ohar, Ingeniaritza ikasketetan beroaren transmisiorako kondukzio eta konbekzio mekanismoak aztertzeko baliagarria da.

Edukia

Bero-transmisioko oinarrizko mekanismo bi aztertzen dira; lehenengo atalean kondukzioa aztertzen da eta ondoren konbekzioa. Hirugarren mekanismoa, erradiazioa alegia, beste deialdi batetarako prestatzen ari gara.

Lehen atalean, bero garapenik gabeko kondukzio aztertzen da lehenik, eta bero garapeneko kasua ondoren, koordenatu kartesiar, zilindriko zein esferikotan.

Bigarren atalean, konbekzio behartua zein naturala aztertzen dira, ingeniaritzan ohizko diren korrelazioak aurkeztuz.

Urtea

2007

Gaia

Ingeniaritza

ISBN

978-84-690-4634-0

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.