Egituren Teoria irakasgaiko laborategiko gidak

Egileak

  •  Mª Helena Fernandes Rodrigues, EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Mekanika Ingeniaritza Saileko Irakasle Titularra.
  • Iker Garitaonandia Areitio, EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Mekanika Ingeniaritza Saileko Irakasle Agregatua.

Koordinatzailea:

  • Iker Garitaonandia Areitio

Helburuak

 Laborategiko gida hauen helburua Ingeniaritza Zibileko Egituren Teoria irakasgaiko ikasleei laborategiko praktiketan egin behar dituzten jarduerak zehaztea da. Horrela, ikasle-azpitalde bakoitzak, dagokion praktika burutu aurretik, helburuak, oinarri teorikoak, praktikaren ekipamenduaren deskribapena eta praktika garatzeko beharrezkoak diren pausuak ezagutuko ditu. Praktika burutu ondoren egin beharreko txostena gauzatzeko ildoak ere biltzen dira gida hauetan.

Egituren Teoria irakasgaiko laborategiko praktiken helburua ikasturtean zehar emandako ezagutza teorikoak finkatzea da. Praktika hauek ikasturteko azken asteetan egiten dira, aste bakoitzean ordu presentzial bat izanik ikasleentzako. Beraz, 5 ordu presentzialetan burutzen dira praktika hauek. Klase magistraletan eta gelako praktiketan aztertutako ezagutzak osatu eta sakontzen dira egiturei buruzko esperientzi praktikoak eginez. Zehazki, kurtsoko 0 gaitik 8. gaira landutako ezagutzak aplikatzen dira laborategiko praktiketan (Gai hauek ikasturteko 1. astetik 20. astera lantzen dira).

Ezagutzen sakontze hau ikasleek era aktiboan burutzen dute, beraiek ohituta dauden “informazioaren hartzaile pasibo” rol batetik “informazioaren igorle aktibo” rol batetara pasatuz. Era honetan, ikasleek erantzukizun gehigarri bat hartzen dute: azpitalde bakoitzak, burutu duen laborategiko praktika beste azpitaldeei azaltzen die. Beraz, azalpen hau zenbat eta garbiagoa izan, orduan eta hobeto ulertuko dituzte beste azpitaldeetako ikasleek azaldutako praktikaren edukia eta ondorioak. Alderdi hau oso garrantzitsua da, azterketan laborategiko praktikei buruzko galderak egingo direlako. Ikasleentzako, galdera hauek erantzuteko ezagutzak beraien ikaskideen azalpenetatik jasotakoak izango dira, irakaslearen esku-hartzea minimizatuz.

Praktiken garapenean, hurrengo gaitasunak landuko dira:

  • Egituren ezaugarriek beren portaeran nolako eragina daukaten analizatu eta ulertzeko gaitasuna. Egituren erresistentziari buruzko ezagutzak aplikatzeko gaitasuna, egiturak dimentsionatzeko indarrean dauden arauak kontuan hartuta eta kalkulu metodo analitikoak eta zenbakizkoak erabiliz.
  • Eraikuntza materialen ezagutzak sistema estrukturaletan aplikatzeko gaitasuna. Materialen egituraren eta haren propietate mekanikoen arteko erlazioa ezagutzea.

Norentzat

 Laborategiko gida hauek Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Zibileko Graduko bigarren mailako ikasleei zuzenduta daude, Egituren Teoria enborrezko irakasgaian erabiliak izateko.

Edukia

  1. LABORATEGIKO PRAKTIKA. TENTSIOEN BANAKETA. FOTOELASTIZITATEA
  2. LABORATEGIKO PRAKTIKA. DEFORMAZIOAK. ESTENTSOMETRIA ELEKTRIKOA
  3. LABORATEGIKO PRAKTIKA. PORTIKOEN IKASKETA
  4. LABORATEGIKO PRAKTIKA. MAKURDURA-MAHAIA
  5. LABORATEGIKO PRAKTIKA. HABE JARRAITUAK

Urtea

2017

Gaia

Ingeniaritza

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.