Elektromagnetismoaren oinarri fisikoak

Egileak

Ana Okariz Fisika Aplikatua I saileko irakaslea da, Bilboko ITUE-n.

Ana Okariz

Helburuak

Materialaren helburua elkarrekintza elektromagnetikoaren oinarriak ahalik eta erarik argiena azaltzea da, Fisikaren oinarrizko printzipioekin duten lotura azpimarratuz. Hori dela eta, gaian sakonkiago murgildu behar dutenentzat harrera izan daiteke. Irakurleak elektromagnetismoaren oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak ulertzea ez ezik, kasu sinpleetan erabiltzen jakitea da xedea: eguneroko fenomeno elektrikoen zergatia, zirkuituen funtzionamendua, energia elektrikoaren sorkuntza, ...

Norentzat

Teknologian edota zientzian interesa duten guztientzat, ingeniaritzaren eta zientziaren lehenengo mailako ikasleak, bereziki.

Edukia

Testua zazpi ataletan antolatuta dago. Lehenengo bietan, elektrostatikaren oinarriak aztertzen dira, hau da, kargen arteko elkarrekintza elektrikoaren ezaugarriak. Hurrengo bietan elkarrekintza hori erabiltzen da osagai elektrikoak garatzeko (kondentsadoreak) eta zirkuitu elektriko sinpleak osatzeko. Gero, kargen higiduraren ondorioz sortzen diren indar magnetikoak deskribatzen dira eta amaitzeko, bi elkarrekintzen lotura azaltzen eta aztertzen da, hau da, nola sortu eremu elektrikoak magnetikoak erabiliz, eta alderantziz.

Atal bakoitzean oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak azaltzeaz gain, adibideak ere badaude. Eta azaldutako kontzeptuen erlazioa eguneroko fenomenoekin, teknologiarekin edota fisikaren beste adarrekin adierazten dira.

Urtea

2009

Gaia

Ingeniaritza

ISBN

978-84-692-3019-0

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.