Elektrotekniaren oinarriak eta aplikazioak
Egileak
Agurtzane Etxegarai Madina (koordinatzailea) eta Elvira Fernández Herrero Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko irakasleak dira, Ingeniaritza Elektrikoa sailean. Helbide elektronikoa: agurtzane.etxegarai@ehu.es. Telefonoa: 946017225
Helburuak
Testuliburuaren helburua ikasleari energia-sistema elektrikoaren egitura eta funtzionamenduari buruzko ikuspegi orokor bat ematea da, sorkuntza-zentraletatik hasi eta etxebizitzetako korronte-harguneraino. Horretarako, sorkuntza teknologiarik erabilienak azalduko dira; energia berriztagarriez aipu berezia egingo da. Ikuspegi teoriko zabal horri ekin baino lehen, ikasleak zirkuitu monofasiko zein trifasikoak ebazten ikasiko du, sistema elektrikoaren oinarriak ulertzeko ezinbestekoak baitira. Elektromagnetismoaren funtsezko legeak ere azalduko zaizkio ikasleari, makina elektrikoen funtzionamendua uler dezan.
Norentzat
Testua Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako graduko "Elektroteknia eta Potentzia-Elektronika" irakasgaiaren oinarrizko ikasmateriala da. Hala ere, beste zenbait irakasgaitan ere erabilgarri izan daiteke, hala nola Ingurumen Ingeniaritzako graduan eta Industria Antolakuntzaren graduan. Oro har, elektrotekniaren oinarriak eta aplikazioak landu nahi dituen edonorentzat aproposa da.
Edukia
1. Zirkuitu monofasikoak. Korronte alternoko zirkuitu monofasikoen aldagaien kalkuluak eta ebazpen-metodoak azalduko dira gai honetan.
2. Zirkuitu trifasikoak. Korronte alternoko zirkuitu trifasikoen aldagaien kalkuluak eta ebazpen-metodoak azalduko dira gai honetan.
3. Zirkuitu magnetikoak. Zirkuitu magnetikoetako aldagaien kalkuluak eta ebazpen-metodoak azalduko dira gai honetan.
4. Energia-sistema elektrikoa. Energia-sistema elektrikoaren atal garrantzitsuenak aztertuko dira gai honetan, sorkuntzatik hasi eta bezeroengainokoak, sistemaren funtzionamendua sakontzeko xedean.
5. Sorkuntza-sistemak. Sorkuntza elektrikoan erabiltzen diren teknologiak deskribatzen dira gai honetan, bai berriztagarriak zein ez-berriztagarriak.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Elektrotekniaren oinarriak eta aplikazioak
pdf, 43 MB