Energia-Teknologia: taulak eta abakoak
Egileak
Pernando Zugazaga eta Aitor Erkoreka. Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa Makina eta Motor Termikoak Saila Pernando.zugazaga@ehu.es 94 601 7364 Aitor.erkoreka@ehu.es 94 601 7359
Helburuak
Ikasmaterial honen helburu nagusiak honako hauek dira:
Beroaren transmisioa irakasteko behar diren taula, abako eta korrelazio batzuk biltzea, ikasleak ikasturtean zehar irakasgaia hobeto jarrai dezan.
Horretaz gain energia-teknologiako beste arlo batzuen (errekuntza, aire hezea eta hozte teknologia) taulak eta abakoak biltzea ere.
Gai hauekin erlazionaturiko ariketa multzoa ere ageri da testuan emaitzekin.
Norentzat
Industria Ingeniaritzako 4. mailako ikasleentzat. Baita Ingeniaritza Kimikoan Beroaren Transmisioa ikasten dabiltzan 2. mailako ikasleentzat, edota Industria Antolakuntzan bigarren zikloko lehenengo mailako ikasleentzat.
2010-11 ikasturtetik aurrera indarrean egongo diren gradu ikasketetan bigarren mailan irakatsiko den Termoteknia izeneko irakasgaian lagungarria ere izango da.
Edukia
Liburu honetan atal hauek agertzen dira:
Unitateak eta bihurketa-faktoreak, beroaren transmisioa (konduzkioa, konbekzioa eta erradiazioa), errekuntza, aire hezea, hozte-makinak eta ariketak.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Energia-Teknologia: taulak eta abakoak
pdf, 1 MB