Estatika eta materialen erresistentzia
Egileak
Juan Luis Osa Amilibia, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola - Eibarko Ataleko irakasle atxikia, Ingeniaritza Mekanikoa Saila. Helbide elektronikoa: j.osa@ehu.eus. Telefonoa: 943 03 3037
Helburuak
Egunerokoan erabiltzen ditugun ohiko etxeko tresnen, garraiobideen, egituren edo energia-sorkuntzaren oinarri diren elementu mekanikoen segurtasuna eta fidagarritasuna bermatzeko, ezinbestekoa da haien diseinuan erabiliko diren materialen portaera mekanikoa aurreikustea jasango dituzten karga mekanikoen pean. Horretarako, beharrezkoa da, alde batetik, materialen portaera karakterizatzea, eta, bestetik, eragiten duten kargek elementuan sortzen dituzten ondorioak (tentsioak eta deformazioak) ezagutzea. Irakasgaiak Ingeniaritza Mekanikoan garrantzia eta tradizio luzea duten bi irakasgairen batura da: Mekanika irakasgaiaren Estatika zatia (fisika aplikatua), eta Elastikotasuna eta Materialen Erresistentzia (ingurune jarraituen mekanika). Lehenengoak solidoak zurruntzat hartzen ditu, eta erreakzioak zehazteko indarren oreka-baldintzak ezartzeaz gain, kanpo-indar horiek sortutako barne-indarrak aztertzen ditu; bigarrenak, berriz, solidoak elastikotzat eta deformagarritzat hartzen ditu, barne-tentsioen eta deformazioen azterketa ahalbidetuz. Biak dira osagarriak, bata bestearen jarraipena baita. Edukia energia berriztagarrien aplikazioetara moldatua dago, haize-, ur-, olatu- eta eguzki-energiak sortzeko instalazioak adibidetzat ipiniz.
Norentzat
Bereziki, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko ikasleentzat dago zuzendua; baina, oro har, Estatikan eta Materialen Erresistentzian oinarrizko ezagutza eduki nahi duten eta mekanikako espezialitatea ez duten ingeniaritzako ikasleentzat ere sarrera egokia da.
Edukia
Lan hau bi zatitan banatuta dago:
- Estatikako zatia, solido askeen oreka barne-indarrak eta egiturak barneratzen dituena.
- Materialen Erresistentzia zatia, materialen propietateen karakterizazioa, tentsio-deformazio kontzeptuak eta barne-indarren (indar axialak, makurdura, bihurdura eta gilbordura) ondorioak aztertzen dituena.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Estatika eta materialen erresistentzia
pdf, 6 MB