Gailu eta zirkuitu elektronikoak. 2011/2015-eko azterketen bilduma (Enuntziatuak eta soluzioak)
Egileak
Egileak Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko irakasleak dira, hain zuzen ere, Teknologia Elektronikoa Sailekoak (http://www.ehu.eus/eu/web/dtes). Haien ikerkuntza-lanak, nagusiki, Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuan egiten dituzte (http://www.ehu.eus/es/web/tim).
Helbide elektronikoa: federico.recart@ehu.es Telefonoa: 946014130
Helburuak
Liburu honen helburua zera da: Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko Gailu eta Zirkuitu Elektronikoak (GeZE) irakasgaiaren azken bost urteetako azterketak eta haien ebazpenak jasotzea. Bildutako azterketen ebazpenak garatu eta azaldu direnez, materiala oso baliagarritzat jotzen dugu ikasleek azterketak prestatzeko eta, oro har, elektronika ikasteko. GeZE irakasgaiaren helburu nagusi diren oinarrizko osagaien ezaugarriak eta funtzionamenduaren printzipioak lantzen dira batez ere.
Norentzat
Ikasmaterial hau Bilboko Ingeniaritza Eskolako lehenengo ikasmailako ikasleentzat bereziki prestatu da, baina, gailuen funtzionamendua eta zirkuitu anplifikadore sinpleak aztertzen dituzten ariketak jasotzen dituenez, oso baliagarria gerta daiteke, orobat, edozein maila eta titulaziotan elektronikako ikasle edo irakasleentzat.
Edukia
Liburuak azken bost urteetako azterketak jasotzen ditu, kronologikoki ordenatuta (berrienetatik zaharrenetara). Guztira, 34 ariketa dira, soluzio garatudunak guztiak ere.
Azterketen bildumak bi atal ditu: lehenengoan, azterketen enuntziatuak aurkezten dira, eta, bigarrenean, ariketa horien ebazpen garatuak. Gainera, ariketa ebatziak gaiaren arabera sailkatu dira; hau da, zirkuitu diododunak, base komuneko anplifikadorea, inbertitzaile digitala, eta abar. Horrela, irakurleak gehien interesatzen zaion edo prestatzen ari den gaira jo dezake zuzenean, bigarren ataleko aurkibidetik abiatuta.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.