Industria informatikako oinarriak

Egileak

Patxi Alkorta Egiguren Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Saileko irakaslea da eta bere irakaskuntza nahiz ikerkuntza-lanak Eibarko Ingeniaritza Eskolan garatzen ditu. (ikus http://www.euiti-eibar.ehu.es eta http://www.ehu.es/patxi.alkorta).

Helburuak

Liburu hau Industria Elektronikan Industria Ingeniaritza Teknikoa Titulazioan enborrezkoa den Industria Informatika irakasgaian erabiltzen da. Ikasleek mikrokontrolatzaileekin duten lehenengo harremana hau izaten denez, irakasgaiaren helburu nagusia 8 biteko 8051 mikrokontrolatzailea ezagutu eta bera C hizkuntzan programatzea da. Horrela, ikasleek merkatuan dauden gainontzeko 8 bit edo gehiagoko mikrokontrolatzaile nahiz mikroprozesadoreak erabiltzeko oinarria hartzen dute.

Norentzat

Testua Eibarko Ingeniaritza Eskolako Industria Elektronikan Industria Ingeniaritza Teknikoa Titulazioko hirugarren ikasturteko ikasleentzat bereziki prestatu da, baina 8 bit edo gehiagoko mikrokontrolatzaileekin erlazionaturik dauden edozein Ingeniaritzako irakasgairen testu lagungarria ere izan daiteke, edota ikasle horiei irakatsi behar dietenentzat.

Edukia

Liburuaren ardatz nagusia 8 biteko mikrokontrolatzailea da, automatekin eta ordenagailuekin batera, gaur egun Industria-Informatikan gehien erabiltzen direnetariko gailua baita. Bere erabilera posible izan dadin, lehenengo barne egitura aztertzen da eta gero bere programazioa C hizkuntzan (1., 2. 3. 4. eta 5. gaiak). Honela, 50 bat ariketa proposatzen dira, ebazpen eta guzti (8. gaia).

C++ Objektuei Zuzenduriko Programazio hizkuntzaren oinarria eta kontzeptu batzuk ere azaltzen dira (6. gaia). Horretaz gain, gaur egungo ordenagailu guztiek dituzten 80x86 familiako mikroprozesadoreak ere aztertzen dira, eskaintzen dituzten eta gehien erabiltzen diren ezaugarriak aztertuz (7. gaia).

Urtea

2008

Gaia

Ingeniaritza

ISBN

978-84-691-5310-9

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.