Ingeniaritza Kimikoa. Laborategiko praktiken gidoiak
Egileak
Irene Sierra García eta Unai Iriarte Velasco Farmazia Fakultateko irakasle agregatuak dira.
Helburuak
Irakurgai honen helburua Ingeniaritza Kimikoa Sailak Farmazia Fakultateko bi gradutan eskaintzen dituen laborategiko praktiken gidoien kontsultarako baliabide bat ematea da. Gidoi hauetan, eskuragarri dago praktikak egiteko beharrezko informazioa: besteak beste, oinarri teorikoa, beharrezko materiala, muntaia esperimentalen eskemak eta argazkiak, prozedura esperimentala eta datuak jasotzeko eta lantzeko taulen eredua.
Norentzat
Irakurgai hau Euskal Herriko Unibertsitateko bi irakasgai hauetako ikasleei zuzenduta dago:
- Ingeniaritza Kimikoa (Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua)
- Ingurumen Ingeniaritzaren Oinarriak (Ingurumen Zientzietako Gradua)
Edukia
- Karga-galera instalazio hidrauliko batean
- Tutuerietan zeharreko jarioen batez besteko abiaduraren zehaztapena
- Materia-balantzeen ebazpena nahasketa-eragiketa batean
- Masa- eta energia-balantzeen ebazpena lurrungailu batean
- Etanolaren oxidazioaren azterketa zinetikoa
- Sedimentadore jarraitu baten diseinua
- Koagulazioa-flokulazioa
- Ikatz aktibatuaren bidezko arazketa: adsortzioa
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.