Ingeniaritza kimikoaren oinarriak

Egileak

Jose Luis Ayastuy Arizti, Ingeniaritza Kimikoan doktorea, EHUko Ingeniaritza Kimikoa Saileko kide eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle da. Telefonoa: 946012619. Helbide elektronikoa: joseluis.ayastuy@ehu.es

Helburuak

(Sare) Liburu honek Ingeniaritza Kimikoaren oinarriak azaltzen ditu eta Kimikan Lizentziatua eta Ingeniari Kimikoa titulazioko lehen kurtsoetan oinarri testu bezala erabiltzeko pentsatua dago.

Norentzat

Kimikan Lizentziatua titulazioan, bigarren mailan enborrezko irakasgaia da Ingeniaritza Kimikoa, eta ikasmaterial honek irakasgaiaren gai guztiak azaltzen ditu. Era berean, Ingeniari Kimikoa titulazioan, enborrezkoak diren Jariakinen Mekanika eta Beroaren Transmisioa eta Ingeniaritza Kimikoko Oinarrizko Eragiketak irakasgaietan erabilgarria izan daiteken testua da.

Edukia

Ingeniaritza Kimikoaren atal nagusiak azaltzen ditu, hainbat adibide erabiliz.

  • Sarrera: lehen gaietan Ingeniaritza Kimikoaren printzipioak, kalkulurako teknikak, masa- eta energia-balantzeak azaltzen dira.
  • Jariagaien mekanika: jariagaien garraioarekin erlazionatutako gaiak azaltzen dira (energia-galerak, ponpen kalkulua, eta abar. Lantzen dira).
  • Bero-transmisioa: bero-transmisiorako mekanismoak azaltzen dira eta bero-trukagailuen diseinua egiten da.
  • Materia-transferentzia: mekanismoak azaltzen dira eta destilazioa, absortzio/desortzioa eta likido-likido erauzketa bereizte-eragiketen diseinua azaltzen da.
  • Zinetika eta oreka kimikoa: erreakzio kimikoen lege zinetikoak eta orekaren legeak azaltzen dira.
  • Erreaktore kimiko idealen diseinua: erreakzio kimikoak egiteko ekipoen diseinua azaltzen da.

Urtea

2008

Gaia

Ingeniaritza

ISBN

978-84-691-7220-9

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.