Lurrun bidezko potentzia-zikloak

Egileak

Iñaki Gómez EHUko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan Makina eta Motore Termikoetako saileko Unibertsitate Eskolako Irakasle Titularra da. gomez.arriaran@ehu.es

Helburuak

Zentral termikoen funtzionamenduaren analisirako, lurrun bidezko potentzia zikloen ulermena beharrezkoa du ikasleak. Zikloaren oinarrizko prozesuak aztertuz, oinarrizko ziklotik habiatzen gara eta bere etekinaren hobekuntzarako egiten diren aldaketek emaitzat daukaten ziklo konplexuetara joaten gara.

Material honen bitartez "lurrun bidezko potentzia-zikloak" gaia irakasteko aurkezpen informatikoak garatu dira, klasean zein sare elektronikoan erabili ahal direnak.

Irakaskuntzarako material hau aurkezpen informatikoetan gauzatzen da. Aurkezpen informatikoek gaiaren azalpenerako oso egoki suertatzen den dinamismoa eskaintzeaz gain, fenomeno fisikoaren eta ebazpen matematikoaren ulerpenerako oso lan-tresna boteretsua eskaintzen dute.

Norentzat

Material hau, bereziki, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko bi titulaziotan erabiltzen da: Ingeniaritza Mekanikoko "Ingeniaritza Termikoa" ikasgaian eta Ingeniaritza Elektrikoko "Termoteknia eta Sorkuntza Termoelektrikoa" ikasgaian. Oro ohar, Ingeniaritza ikasketetan beroaren transmisiorako kondukzio eta konbekzio mekanismoak aztertzeko baliagarria da.

Edukia

Potentzia zikloen erreferentzia den Carnot-en ziklotik abiatuz, Rankine-ren lurrun zikloa aztertzen da. Baita birsortze eta birberotze zikloak aztertzen dira, bere energia analisia eginez.

Amaitzeko, ziklo konbinatua eta kogenerazioaren aplikazioak laburki jorratzen dira.

Urtea

2007

Gaia

Ingeniaritza

ISBN

978-84-690-4633-3

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.