Makina Hidraulikoak: Ariketa-Bilduma
Egileak
Igor Peñalva Bengoa, Gabriel Ibarra Berastegui, Natalia Alegría Gutiérrez, Concepción Olondo Castro.
Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko irakasleak, Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika Saila.
Helbide elektronikoak eta telefonoak:
igor.penalva@ehu.es 946014277
gabriel.ibarra@ehu.es 946014274
natalia.alegria@ehu.es 946017279
kontxi.olondo@ehu.es 946013964
Helburuak
Ikasmaterial hau Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (IGET) Makina Hidraulikoak irakasgaian 2004-2005 ikasturtetik 2010-2011 ikasturtera bitartean proposatu diren azterketetako enuntziatuen bilduma bat da. Ariketa horietan, makina hidrauliko guztien artean, bereziki turbomakinak landu dira helburu hauekin:
Industria mailan fluidoekin lan egiten duten instalazioen eta makinen kalkuluetan trebetasuna hartzea.
Ponpaketa-instalazioetan ponpen aukeraketa egitea, funtzionamendu-puntuak zehaztea, lan-baldintza egokiak zeintzuk diren ulertzea eta ager daitezkeen arazoak aurreikustea.
Elektrizitatea lortzeko erabiltzen diren turbina hidraulikoen kalkuluak lantzea: aukeraketa, dimentsionaketa, funtzionamendua, antzekotasuna eta abar.
Norentzat
Ikasmaterial hau Ingeniaritza Industrialeko 5. mailako Fluidoen Instalazioak eta Makinak izeneko irakasgaian erabiltzeko aproposa da. Horrez gain, Ingeniaritza Industrialeko Hidraulikari dagokion espezialitatean bereziki eta baita beste alor batzuetan ere erabilgarria izan daiteke: Fluidoen Mekanika, Instalazio Hidraulikoak... Orokorrean, Makina Hidraulikoekin zerikusia duten gaiak lantzen dituen edozein ikaslerentzat prestatutako lana da.
Edukia
Liburu honetan atal hauek agertzen dira:
1.- Hitzaurrea, 2.- Ponpak 3.- Turbinak, 4.-Emaitzak
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Makina Hidraulikoak: Ariketa-Bilduma
pdf, 2 MB