Materialen elastikotasun eta erresistentzia

Egileak

Juan Luis Osa, Ingeniaritza Mekanikoa saileko Irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean.  e-posta: j.osa@ehu.es

Helburuak

Elastikotasunaren teoriaren oinarriak eta tentsio-egoera kontzeptuak era ulerterrazean azaltzea da helburu nagusia. Ingeniaritza arloan euskaraz argitaratutako ikasmaterialaren sorkuntza eta zabalketa ere bultzatu nahi da.

Norentzat

Material didaktiko hau Ingeniaritza Mekanikoa graduan hirugarren mailan Materialen Elastikotasun eta Erresistentzia irakasgaira egokitu da. Kontzeptuak ulertzeko aurre-ezagutzarik behar ez denez, beste alorretako ikasleek elastikotasunaren teoriaren kontzeptuetara hurbiltzeko ere baliagarria izan daiteke.

Edukia

Irakasgaiak Ingeniaritza Mekanikoarekin erlazioa duen egituraren edo makinaren analisi eta diseinurako oinarrizkoak diren ezagutzak eskaintzen ditu.

Lehendabizi Elastikotasunaren teoriaren oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira, hala nola tentsioa, deformazioa eta bien arteko erlazioak.

 

Ondoren egitura-elementu prismatikoen sekzioetan eman daitezkeen karga-motak aztertzen dira, ezinbestekoa dena beraien diseinu egokia egin ahal izateko. Lehenik, indar axialek, indar ebakitzaileek, momentu makurtzaileek eta momentu makurtzaileek sortutako tentsio eta deformazioak aztertuko dira. Ondoren puntu bateko tentsio-egoera definituko da orientazio ororentzat. Honek puntu horretako tentsio nagusiak eta tentsio ebakitzaile maximoak zehazten lagunduko digu, dagokien plano-orientazioarekin batera.

Habeen deformazioaren azterketak, diseinu mekanikoaren oinarrietako bat izateaz gain, egitura hiperestatikoetan erreakzioak askatzea ahalbideratzen du.

Azkenik, gilbordura aztertuko da konpresioan lan egiten duten habeen oreka-egoera.

Urtea

2012

Gaia

Ingeniaritza

ISBN

978-84-695-1741-3

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.