Mekanismo eta makinen zinematika eta dinamika

Egileak

Igor Ansoategui Belategui, Ingeniaritza Mekanikoko Irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Unibertsitate Eskolan. e-posta: igor.ansoategui@ehu.es

Helburuak

Ikasmaterial honen helburu nagusia idatzizko materiala ikasleen eskura jartzea da, presentziazko irakaskuntzaren gehigarri gisa. Teoria eta ariketen ataletan, mekanismo eta makina errealen adibideak daudenez, karrera amaitzean eta ikasleak lan munduan daudela, arlo honen eragiketa batzuen analisirako edo ikerkuntzarako lagungarria izan daiteke ikasmaterial hau.

Norentzat

Material didaktiko honen diseinua Ingeniaritza Mekanikoaren 2. mailan Mekanismo eta Makinen Teoria irakasgaira egokitu da. Eta nahiz eta beste irakasgai batzuk berezi edo partikularragoak izan, hala nola, Mekanika, bertan jorratzen diren gai batzuetarako ere lagungarria izan daiteke.

Edukia

Lana hiru atal nagusitan banatua dago: Sarrera Teorikoa, Mekanismo eta Makinen Ariketak eta Gai Bereziak. Eta hiru atal nagusi hauen artean 11 gai-multzo sailkatzen dira.

Teoriaren atalak hiru zati ditu: Sarrera Orokor bat, Mekanismoen Analisi Topologikoa eta Ohiko Mekanismo eta Mekanismo Berezien Azalpena.

Ariketen atala, berriz, Zinematika eta Dinamikan desberdintzen da. Eta amaitzeko, Gai Berezietan, Orekatzea, Engranajeak, Espeka edo Mekanismo Eszentrikoak, Inertzi Bolanteak eta Engranaje Trenen oinarrizko teoria eta ariketa adibide batzuk ditugu.

Urtea

2011

Gaia

Ingeniaritza

ISBN

978-84-694-5834-1

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.