Oinarrizko Elektronika Laborategia I
Egileak
Federico Recart Baraano, Mara Jos Senz Novales eta Jos Rubn Gutirrez Serrano Bilboko Ingeniaritza Eskolako Elektronika eta Telekomunikazioak Saileko irakasleak dira (http://det.bi.ehu.es) eta beren ikerkuntza-lanak Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuan (http://tim.ehu.es) garatzen dituzte.
Helburuak
Material hau, Telekomunikazio Ingeniaritza Titulazioan enborrezkoa den Oinarrizko Elektronika Laborategia I (OEL I) irakasgaian erabiltzen da. Ikasleak laborategiarekin duen lehenengo harremana izaten denez, irakasgaiaren helburu nagusia Elektronika laborategietan oinarrizkoak diren osagaiak, sorgailuak eta neurgailuak ezagutzea da.
Norentzat
Testuak, Ingeniaritza Eskolako Lehenengo Ikasturteko ikasleentzat bereziki prestatu badira ere, lantzen diren kontzeptuak oinarrizkoak direnez, baliagarriak gerta daitezke, oro har, Elektronikan lehenengo urratsak egiten ari direnentzat -edota hauei irakatsi behar dietenentzat.
Edukia
Nahiz eta irakasgaia, gehienbat, praktikoa izan, laborategiko lanari ekin baino lehen, gutxieneko kontzeptu teoriko batzuk jakin behar dira. Gutxieneko hauek materialaren lehenengo lau ataletan biltzen dira, zeinetan oinarrizko kontzeptuak, osagai pasiboak (erresistentziak, kondentsadoreak eta harilak), eta neurgailu nagusiak -polimetroa eta osziloskopioa- ikasten baitira. Jarraian datozen eranskinetan, aurreko kontzeptuei buruzko beste xehetasun -aurreratu- batzuk azaltzen dira.
Hurrengo bi ataletan, kurtsoan zehar egin ohi diren ariketak eta aurreko ikasturteetako teoriako azterketak biltzen dira, emaitza eta guzti.
Azkenik, atalik praktikoenak datoz, zeinetan laborategian garatu ohi diren praktika klasikoak eta praktiketarako materialaren deskribapena -oso grafikoa eta laburra- agertzen baitira.
Lotura interesgarriak
Osagai eta neurgailu fabrikatzaileen web-orri batzuk:
http://www.amidata.es
http://www.endrich.com
http://www.epcos.com
http://www.fluke.com
http://www.hp.com
http://www.lecroy.com
http://www.metricsales.com
http://www.philips.com
http://www.tektronix.com
Neurgailuen ezaugarriei buruzko web-orri batzuk:
http://www.cs.tcd.ie/courses/baict/bac/jf/labs/scope/oscilloscope.html
http://usuarios.iponet.es/agusbo/index.htm
http://www.lecroy.com/Tutorials/Fundamentals/fund.html
http://tritium.fis.unb.br/Fis3Exp
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
00 Aurkibidea
pdf, 0 MB
0 Azalak
pdf, 0 MB
1 Oinarrizko kontzeptuak
pdf, 0 MB
2 Osagai pasiboak
pdf, 0 MB
3 Polimetroa
pdf, 0 MB
5 Eranskinak
pdf, 0 MB
4 Osziloskopioa
pdf, 0 MB
6 Ariketak
pdf, 0 MB
7 Azterketen enuntziatu eta emaitzak
pdf, 0 MB
9 Praktikak
pdf, 0 MB
10 Bibliografia
pdf, 0 MB
8 Laborategiko materiala
pdf, 1 MB
Oinarrizko Elektronika Laborategia
pdf, 5 MB