Ordenagailuen egitura-laborategia eta praktikak

Egileak

Nekane Azkona Estefanía. Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako irakaslea. Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuko kidea. Teknologia Elektronikoa saila. Helbide elektronikoa: nekane.azkona@ehu.eus. Telefonoak: 946017428, 946018489

Helburuak

Testuliburu honen helburua da hainbat konputagailuren barne-egituraren inguruko kontzeptuak barneratzeko eta konputagailu batek egiten dituen eragiketa sinpleenaren konplexutasuna ulertzeko zenbait ariketa praktiko eskaintzea.

Ingeniari batek, izan ere, erabiltzaile huts batentzat guztiz ezezagunak izan daitezkeen mekanismoak behar ditu: besteak beste, UALaren diseinua, honek eragiketa jakin bat egin dezan beharrezkoa den aginduen itzulpena; helbideratze moduak eta horien beharra/abantailak; memoria desberdinen ezaugarriak eta hauen errendimendurik handienaren bila inplementatzen den memoria hierarkia.

Konputagailuaren osagaiez eta antolaketaz beste, programazioa ere landu da, bi atal bereizitan: batean, gertaera bidez zuzendutako programazioa (GZP) —hardware GZP, zehazki— lantzen da, goi-mailako lengoaia bat erabiliz. Bestetik, goi-mailako lengoaia ez ezik, mihiztadura-lengoaia ere erabiltzen da mikroprozesadore bat programatzeko; horrela, goi-mailako lengoaiek ezkutatzen dituzten xehetasunak ikusten dira, eta, gainera, simulagailu baten pausoz pausoko exekuzioa erabiliz, benetako mikroprozesadore baten barnean gertatzen diren aldaketak aztertzen dira.

Norentzat

Ikasmaterial hau Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduko ikasleen beharrei zuzenduta dago, baina egokia da, baita ere, Informatikako ikasleentzat eta, hein batean, Elektronikakoentzat.

Edukia

GELAKO PRAKTIKAK GP0 - 0. gaia. Errepasoa. Banakako ariketak (emaitzekin) ........................... 3
GP1 - Talde-lana (1).........................................................................13
GP2 - Talde-lana (2).........................................................................13
GP3 - PCaren osagaiak......................................................................14
GP4 - Datu-bidea: Unitate Aritmetiko Logikoa..........................................16
GP5 - 0. gaia. Paritate bita. Errore detektatzaile/zuzentzaileak. Hamming..........17
GP6 - 1. gaia. von Neumann, datu-bidea eta kontrol-unitatea.........................18
GP7 - 1. gaia. von Neumann, datu-bidea eta kontrol-unitatea.........................20
GP8 - 1. gaia. Datu-bidearen kanalizazioa (pipe-line)....................................23
GP9 - 1. gaia. PCaren eguneratzea. Ziklo bakarra, kontrol finkoa....................24
GP10 - 1. gaia. Sekuentziazioa eta kontrola..............................................25
GP11 - 2. gaia. Agindu-jokoa eta helbideratzea..........................................28
GP12 - 2. gaia. Fluxu-diagrama.............................................................30
GP13 - 4. gaia. Memoriak. ...................................................................31
GP14 - 6. gaia. Busak........................................................................34

LABORATEGIA

Laborategi aurrekoa. Enuntziatuak...................................................... 37
Laborategi aurrekoa. Emaitzak........................................................... 46

Aginduak motaren arabera multzokatu dira, eta pixkanaka gaineratuz lantzen dira. Laborategi aurreko ariketa hauek banaketa berdina jarraitzen dute, eta, emaitzak izanik, erabilera zabala dute: ulertzen laguntzen duten adibideak dira, laborategiko lana errazten dute eta zalantzak azalerazten dituzte. Horregatik, betiere sarrera (L1) ikusi ondoren, laborategian agindu multzo bat landu aurretik, ariketa hauei begiratzea gomendatzen da.

L1 - Sarrera...................................................................................56
L2 - UAL--....................................................................................59
L3 - Transferentzia-aginduak...............................................................60
L4 - Agindu aritmetikoak....................................................................62
L5 - Agindu logikoak ........................................................................64
L6 - Biraketa-aginduak.......................................................................66
L7 - Jauzi-aginduak ..........................................................................67
L8 - S/Iko deiak ...............................................................................69
L9 - Programa osoak .........................................................................70
L10 - Gertaeren bidez Zuzendutako Programazioa......................................71

Urtea

2015

Gaia

Ingeniaritza

ISBN

978-84-9082-156-5

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.