Telekomunikazio-sare eta zerbitzuen diseinua eta kudeaketa

Egileak

Jasone Astorga, Mariví Higuero eta Juanjo Unzilla Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle titularrak dira; Maider Huarte, berriz, Eskola bereko irakasle agregatua da.

Helburuak

Telekomunikazio Sare eta Zerbitzuen Diseinua eta Kudeaketa irakasgaia Telekomunikazio Ingeniaritza unibertsitate-masterraren 1. mailan irakasten den oinarrizko irakasgai bat da. Irakasgai honetan sareak eta zerbitzuak diseinatu eta hedatzeko teknikak lantzen dira, telekomunikazio-zerbitzuen operadore baten ikuspuntutik, hauek kontuan hartuta: gai teknikoak, eragiketakoak, kudeaketakoak, mantenukoak, merkaturatzekoak eta legediari buruzkoak.

Ikasmaterial hau Telekomunikazio Sare eta Zerbitzuen Diseinua eta Kudeaketa irakasgaiko klase magistraletan erabiltzen den oinarrizko materiala da. Bertan, sareen diseinuarekin eta plangintzarekin erlazionaturiko gai guztiak modu integratu batean tratatzen dira. Beraz, ikasmaterial honen helburua Telekomunikazio Sare eta Zerbitzuen Diseinua eta Kudeaketa irakasgaiko ikasleentzat oinarrizko erreferentzia izatea da, telekomunikazio-sare eta zerbitzuak diseinatzeko eta planifikatzeko ahalmenarekin erlazionaturiko gai guztiak barnean hartuz, aplikagarriak diren alderdi teknikoak zein araudiarekin eta merkaturatzearekin lotutakoak kontuan hartuz.

Norentzat

Ikasmaterial hau Euskal Herriko Unibertsitateko Telekomunikazio Ingeniaritzako masterreko Telekomunikazio Sare eta Zerbitzuen Diseinua eta Kudeaketa irakasgaiko ikasleei zuzenduta dago.

Edukia

Telekomunikazio Sare eta Zerbitzuen Diseinua eta Kudeaketa irakasgaiko ikasmaterial hau bost multzo edo gaietan egituratu da:

1) Sare eta zerbitzuen eragiketa eta mantentzea:
- Sareen eta zerbitzuen kudeaketarako arkitekturak. Oinarrizko kontzeptuak.
- Sare-kudeaketaren oinarriak.
- TCP/IP sareetarako SNMP kudeaketa-eredua.
- Sare-kudeaketarako beste ereduak.

2) Sareen eta zerbitzuen diseinua eta plangintza:
- Sareen diseinu eta plangintzarako metodologiak.
-Aplikazioen ezaugarriak eta sailkapenak.        
- Banatutako vs zentralizatutako datuen prozesamendua.
- Sareen diseinurako hausnarketak.
- Komunikazio-sareen eredu analitikoak.

3) Telekomunikazioen sektorea:
- Sektorearen historia eta liberalizazio prozesua.
- Merkatua eta telekomunikazioen sektorea.
- Sare eta zerbitzuen arautzea. Sektorearen kudeaketa.
- Telekomunikazioen legeria.
- Normalizazioa eta estandarizazioa.

4) Sarbide kontrolerako mekanismoak telekomunikazio sareetan:
- Sare seguruen diseinua.
- Sarbide kontrolerako tresna perimetralak.
- Malware-aren aurkako tresnak.
- Urruneko sarbide segururako tresnak.

5) Telekomunikazioen sektorean produktuen merkaturatzerako estrategiak:
- Marketineko oinarrizko kontzeptuak eta marketin digitala.
- 3.0 marketina.
- Jokabidearen ekonomia

Urtea

2019

Gaia

Ingeniaritza

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.