Termodinamikaren lehenengo printzipioa eta bigarren printzipioa

Egileak

Iñaki Gómez Arriaran, José Lorenzo Gutiérrez de Rozas Salterain, Moises Odriozola Maritorena (UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola – Donostiako irakasleak)

Helburuak

Ikasmaterial honen helburua Termodinamikako Lehenengo eta Bigarren Printzipioak aurkeztea eta lantzea da. Horretarako, aldagai termodinamiko motak definitzen dira lehenengo. Ondoren, Energia Kontserbazioaren Printzipio erabiliz, Lehenengo Printzipioaren ekuazioa definitzen da sistema itxietarako, eta Energiaren ekuazioa sistema irekietarako. Sistema itxietan Energiaren ekuazioa nola aplikatzen lantzeko, kasu praktiko eta adibideak ematen dira, eta azkenik Bernoulli-ren ekuazioa ondorioztatzen da. Bukatzeko, Termodinamikaren Bigarren Printzipoaren enuntziatuak ematen dira, eta enuntziatu horiek erabiliz ateratzen diren ondorio nagusiak azaldu.

Oinarri teorikoak finkatzeko dokumentuaren bukaeran 4 ariketa proposatzen dira.

Norentzat

Bereziki Euskal Herriko Unibertsitatean Ingeniaritza Mekanikoko, Ingeniaritza Elektrikoko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako graduetako ikasleei zuzendua da materiala, baina gaian interesa duen edonorentzat izan daiteke egokia.

Edukia

Ikasmateriala 8 zatitan banatuta dago:

2.1  Termodinamikaren arloa

2.2  Aldagai termodinamikoak

2.3  Termodinamikaren Lehenengo Printzipioa

2.4  Bernoulliren ekuazioa

2.5  Hodietako karga-galera

2.6  Termodinamikaren Bigarren Printzipioa

2.7  Itzulgarritasuna

2.8  Muga higikorren bitartez egiten den lana

Urtea

2023

Gaia

Ingeniaritza

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.