Zirkuituak. Laborategiko praktikak
Egileak
Koldobika Joseba Sagastabeitia Buruaga, Faustino de la Bodega Bilbao eta Zaloa Aginako Arri Ingeniaritza Elektrikoa saileko irakasleak dira Bilboko Industri Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan.
Helburuak
Material honek zirkuituen laborategiko euskarria izatea du helburu. Zirkuituak materia Ingeniari Elektrikoen formazioan oinarrizkoa da. Laborategian ikasleek lehenengoz jarriko dira harremanetan, beren formakuntzan zehar berebiziko garrantzia edukiko duten hainbat, tresna, prozedura eta programa informatikoekin. Baita lan egiteko modu berri batekin ere: aurre ikasketa autonomoa, saikuntza, hausnarketa. Horregatik material honek praktika bakoitzerako hiru ataletan banatuta dago: aurre ikasketa autonomorako garatu diren oinarrizko kontzeptuak eta simulazioa; laborategian bertan egingo diren saiakuntza, muntaketak eta datuen bilketa; eta, azkenik, hausnarketarako testuan txertatuko galderak. Lan egiteko modu honek laborategiko jarduera mekanikoa gainditzeko aukera ematen du, hausnarketa eta ikasgaiko eduki teorikoen ulermena bultzatuz.
Norentzat
Ingeniaritza elektrikorako dago bideratuta batik bat. Baina aurre ikasketa autonomoaren atala edozein ingeniaritzako ikaslek erabil dezake, sistema elektrikoen hainbat kontzeptu eta tresnen erabilera ulertzeko.
Edukia
Lan honetan aurkezten diren hamar praktiken edukia eta sekuentziazioa, ikaslearen ezagutzaren eraikuntza mailakatua lortu nahian aukeratu ditugu. Praktiken sekuentziazioa baloratzeko orduan, kontzeptuen zailtasuna, programa informatikoaren funtzioen beharra, zein muntaketa praktikoaren konplexutasuna hartu dira kontuan. Horregatik lehen bost praktiketan korronte zuzenez elikatutako sistemak erabili izan dira, korronte alterno monofasikoa seigarren, zazpigarren eta zortzigarrenean eta korronte alterno trifasikoa azken bietan. Horrela ordenatuta, elikadura-sistemak, simulik-eko elementuak, eta laborategiko tresneria, ikasleari pixkanaka aurkeztu zaizkio.
Praktiketan batik bat, hainbat elementu elektrikoen funtzionamendua ikertzen da, oinarrizko legeak konprobatzen dira, elementuren modelizazioak egiten dira, eta metrologia elektrikoaren oinarriak ezartzen dira.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Zirkuituak. Laborategiko praktikak
pdf, 3 MB