Ingurumen Kutsaduraren Tratamendua
Egileak
Irene Sierra García, Ingeniaritza Kimikoa Saileko irakaslea da Farmazia Fakultatean (Gasteiz). Helbide elektronikoa: irene.sierra@ehu.es Telefonoa: 945013290.
Helburuak
Liburu honek Ingurumen Kutsaduraren Tratamenduaren oinarriak azaltzea du helburu, eta Ingurumen Zientzietako Graduan testuliburu bezala erabiltzeko pentsatua dago.
Gainera, jakintza-arlo honen inguruko euskaraz argitaratutako testuak urriak direnez gero, material honek oinarrizko ezagutzak finkatzea eta beste ikasle edo irakasleen esku jartzea du helburu.
Norentzat
Ikasmaterial hau bereziki Ingurumen Zientzietako Graduko "Ingurumen Kutsaduraren Tratamendua" irakasgaiaren ikasleek oinarrizko testuliburu gisa erabiltzeko pentsatua dago.
Baita ere Ingeniaritza Kimikoko "Ingurugiro Teknologia" irakasgaian matrikulatutako ikasleentzat euskarri moduko material didaktiko egokia izan daiteke. Horretaz gain, liburu hau beste Fakultate edo Goi-eskoletan ingurumen kutsaduraren inguruko irakasgaiak lantzen ari diren ikasle eta irakasleentzat baliagarria izan daiteke euskarri gisa.
Edukia
Guztira 16 gai prestatu dira, irakasgaiaren egitarauaren arabera. Bertan irakasgaia jarraitzeko ezinbestekoak diren edukiak, azalpenak, definizioak, irudiak eta abar agertzen dira.
Lana hiru ataletan banatuta dago. Lehengoan airearen kutsadura aztertzen da. Bigarrena uraren kutsadurari buruzkoa da. Azken atalean zoruaren kutsadura azaltzen da.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Ingurumen Kutsaduraren Tratamendua
pdf, 4 MB