Alemanetik euskararako unitate fraseologikoen itzulpenean trebatzeko ikasmateriala
Egileak
Zuriñe Sanz Villar
Helburuak
Ikasleen itzulpenak aztertu dituzten hainbat ikerketatan ikusi da lexikoaren itzulpenak arazoak eman ohi dituela (Castagnoli et al. 2011, Wurm 2013, Sanz-Villar 2024), eta maiz ez dira unitate bakunak izaten, hitz anitzeko unitateak baizik; hots, kolokazio eta lokuzio gisako unitate fraseologikoak. Emaitza horiek kontuan hartuz, alemanetik euskararako unitate fraseologikoen itzulpenean trebatzeko ikasmateriala sortzea izan dugu helburu.
Norentzat
Aurreikusten dugun hartzaile nagusia Itzulpengintza eta Interpretazioa Graduko ikaslea da, A hizkuntza euskara eta C hizkuntza alemana dituena. Hala ere, ikasmateriala ez da eskoletako itzulpen-praktiketarako soilik izango baliagarria; ikasmaterial gehigarri honek aukera eman dezake eskoletan horren sakon landu ezin diren edukiak norberak bere kabuz lantzeko. Gauzak horrela, helburua izan da alemanetik euskararako itzulpen praktikak egiten dituzten ikasleei zuzendutako ikasmateriala sortzea (posible izanagatik beste hartzaile batzuentzat ere baliagarria izatea).
Edukia
1. Sarrera
2. Fraseologia eta unitate fraseologikoak
2.1. Ezaugarriak
2.1.1. Polilexikalitatea: gutxienez bi hitzez osatuak
2.1.2. Egonkortasuna eta maiztasuna
2.1.3. Sormenezko aldakuntzak
2.1.4. Irregulartasun estrukturala
2.1.5. Irregulartasun semantikoa (idiomatikotasuna)
2.1.6. Ezaugarri pragmatikoak
2.2. UF motak
2.2.1. Burgerren sailkapen-proposamena
2.2.2. Corpas Pastorren sailkapen-proposamena
2.3. Ariketak
3. Dokumentazio-baliabideak
3.1. Alemanezko hiztegi fraseologikoak
3.1.1. Online
3.1.2. Paperean
3.2. Alemanezko hiztegi orokorrak
3.3. Euskara barne hartzen duten hiztegi fraseologikoak
3.4. Euskarazko hiztegiak eta hitz konbinazioak
3.4.1. Hiztegi elebakarrak
3.4.2. Hiztegi elebiduna
3.4.3. Corpusetan oinarritutako euskarazko hitz konbinazioak
3.5. Zeharkako baliabideak (alemana-gaztelania)
4. Alemanetik euskararako unitate fraseologikoen itzulpena
4.1. Itzulpen-aukerak
4.1.1. UF->UF
4.1.2. UF->Neutralizazioa edo UFrik ez erabiltzea xede-testuan
4.1.3. UF->Kopia (kalkoa / hitzez hitzeko itzulpena)
4.1.4. Omisioa
4.1.5. UFrik ez edo ezer->UF/Sorkuntza fraseologikoa
4.2. UFak eta literatura
4.3. Ariketak
Urtea
Gaia
ISSN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.