Heziketa Fisiko Inklusiboa Bigarren Hezkuntzara egokitua

Egileak

Margari Gomendio. Oinarrizko Gorputz Hezkuntza. Gorputz eta Kirol Hezkuntzako Saila. JARDUERA FISIKOAREN ETA KIROLAREN ZIENTZIEN FAKULTATEA. Helbide elektronikoa: margari.gomendio@ehu.es

Joseba Sesma Eizagirre: Gorputz Hezkuntzako Irakaslea Helbide elektronikoa: josebasesma@hotmail.com

Helburuak

Bigarren hezkuntzako heziketa fisikoko ikasleen anistasunari zuzendua dago. 1996an egindako Tesi doktoralaren berrikuntza izanik.

Lanak bi alderdi ditu:

  1. Gorputz Hezkuntzarako Egitarau Inklusiboa (GHEI) osatzea eta diseñatzea. Premian berezia duten umeak gorputz gaitasunak lortu ditzaten, benetan lan taldean aritzeko eta, bizitzarako ohitura osasuntsuak izateko.
  2. Irakasleak eskura izan ditzaten ezagutu behar dituzten hainbat eduki eta legeak. Horretarako, oinarri teorikoak, zenbait ikerketa eta eredu lehen ataletan tratatuko dira.

Egitarauaren aplikazioak ondorio hauek lortu zituen ikasleengan:

a) Gaitasun motoreen hobekuntza

b) Autokontzeptuaren hobekuntza, apatía eta barnekoi alderdiak gutxituz giza interakzioetan.

c) Premia duten ikasleen Inklusibitatearen hobekuntza lortu.

Norentzat

Gorputz Heziketako irakasleentzat.

Jarduera fisiko eta kirola bideratzen duten irakasleentzat. Unibertsitateko irakasle eta ikasleentzat. Hezkuntza interesatzen zaion edonorentzat.

Edukia

Liburu honetan atal hauek agertzen dira:

  1. Gorputz Hezkuntza Integrala.
  2. Inklusibitatearen historia, jatorria eta ikerketa ezberdinak.
  3. Gorputz heziketa arloan, Premia bereziak dituzten ikasleen berezitazunak, zailtasunak eta gaitasunak.
  4. Gorputz heziketa inklusiboa: 2.Hezkuntzako programa. "Ebaluazioarako irizpideak eta gaitasunak lortzeko Unitate Didaktikoaren deskribapena".

Urtea

2011

Gaia

Jarduera fisikoa

ISBN

978-84-694-0615-1

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.