Analisi kimikoa farmaziaren esparruan: esperimentaziorako gidaliburua
Egileak
María Aránzazu Goicolea Altuna. Kimika Analitikoa Saileko irakasle katedraduna Farmazia Fakultatean. mariaaranzazu.goicolea@ehu.eus Telefonoa: 945 013056
Alberto Gómez Caballero. Kimika Analitikoa Saileko irakasle titularra Farmazia Fakultatean. a.gomez@ehu.eus Telefonoa: 945 013857
Nora Unceta Zaballa. Kimika Analitikoa Saileko irakasle titularra Farmazia Fakultatean. nora.unceta@ehu.eus Telefonoa: 945 013057
Helburuak
Kimika Analitikoa bezalako irakasgai esperimental batean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan berebiziko garrantzia duten tresna didaktiko bat dira laborategiko praktikak. Ikasleek ikasgaiarekiko izan dezaketen jakin-mina pizten dute, ezagutza ezberdinen bereganatze-prozesuan lagundu dezaketen jarrerak eta trebetasunak sustatuz. Laborategiko praktiken azken helburua da ikasleen lan aktiboa sustatzea, eta, egunez egun, praktikak egin ahala, nork bere ezagutza eraikitzea. Ikasmaterial hau ez da laborategiko praktiketako protokoloen bilduma hutsa; praktika bakoitzarekin lortu beharreko helburuak agerian uzten dituen gidaliburua baizik, irakasgaiaren bibliografia nabarmenena aintzat hartuta garatu dena. Bilaketa bibliografikoetatik eskuratutako informazioa, praktika bakoitzean garatuko den prozedura analitikoan barneratuko da. Behin auzi analitikoa identifikaturik, ikasleak prozedura analitiko osoa garatu beharko du erabilgarri dauden erreaktibo, material eta tresnekin. Kimika Analitikoko laborategiko praktiketan, ikasleek behaketa-ahalmena, datu esperimentalen antolaketa eta beren interpretaziorako gaitasuna gara ditzaten nahi da. Era berean, haien ekimena eta pentsaera kritikoa bultzatu nahi dira, orotariko ekipamendu analitikoa maneiatzeko eskuzko trebetasunen lorpena baztertu gabe.
Norentzat
Ikasmaterial hau Farmaziako Graduko Kimika Analitikoko ikasleei zuzendua dago.
Edukia
Planteatutako ikasmateriala bi ataletan egituratu da. Lehenengoan, Kimikako laborategietan gehien erabiltzen diren materialak eta ohiko prozedurak jorratu dira, lan esperimentalarekin erlazionatutako arriskuak eta horien prebentzioa ere aipatuz.
Bigarren atalak hiru azpiatal ditu, eta analisi farmazeutikoan erabilitako teknika analitikoetan zentratu da. Lehendabiziko azpiatalean teknika klasikoak landu dira, analisi bolumetrikoa eta grabimetrikoa barne. Ondorengo bi azpiataletan, teknika instrumental optikoak, elektrokimikoak eta bereizketa-teknika kromatografikoak jorratu dira.
1. KAPITULUA. KIMIKA ANALITIKAKO LABORATEGIKO OINARRIZKO SEGURTASUN-ARAUAK
1. LABORATEGIKO OHIKO MATERIALA
1.1 Laborategiko gailuak
1.2 Beirazko materiala
1.3 Erreaktiboak
1.4 Laborategiko koadernoa
1.5 Laborategiko lanerako arauak eta segurtasun-arauak
1.6 Farmazia fakultateko laborategietan aritzeko arau orokorrak
2. KAPITULUA. PROGRAMA ESPERIMENTALA
I. BLOKEA. Analisi-metodo klasikoak
1. SARRERA
2. AZIDO-BASE BALORAZIOAK
3. KONPLEXUEN BIDEZKO BALORAZIOAK
4. HAUSPEATZE-BALORAZIOAK
5. ERREDOX-BALORAZIOAK
II. BLOKEA. Analisi-teknika instrumentalak
1. TEKNIKA ESPEKTROSKOPIKOAK
1.1 Sarrera
1.2 Absortzio-espektroskopia
1.3 Emisio-espektroskopia
2. TEKNIKA ELEKTROKIMIKOAK
2.1 Potentziometria
2.2 Voltamperometria
III. BLOKEA. Bereizketa-teknikak. Kromatografia
1. METODO KROMATOGRAFIKOAK: SARRERA
1.1 Definizioa
1.2 Sailkapena
1.3 Kromatografiaren oinarri teorikoak
2. LIKIDO-KROMATOGRAFIA
3. GAS-KROMATOGRAFIA
IV. BLOKEA. Kuantifikazio-metodoak
1. SARRERA
2. KANPO-KALIBRAZIOA
3. BARNE-ESTANDARRAREN METODOA
4. ADIZIO ESTANDARREN METODOA
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.