Elektroforesi Kapilarraren Aplikazioak
Egileak
Josu Lopez-Gazpio. Kimikan doktorea. Donostiako Kimika Fakultateko ikertzailea, Kimika Aplikatua saila. Helbide elektronikoa: josu.lopez@ehu.eus
Helburuak
Ikasmaterial honen bidez, elektroforesi kapilarrari buruz euskaraz argitaratzen den bigarren ikasmateriala aurkeztu nahi du autoreak. Elektroforesi kapilarra azken urteotan indarra hartzen ari den teknika instrumentala da, eta graduko ikasketetan gero eta presentzia handiagoa du, bai alde teorikotik bai alde praktikotik. Ikasmaterial hau aurrez argitaratutakoarenjarraipena da (Elektroforesi kapilarraren oinarriak), eta teknikaren atal praktikoak dira hizpide.
Ikasmaterialaren lehen zatian, oinarriak eta kontzeptu orokorrak laburtu dira —esan daiteke aurreko ikasmaterialaren laburpen praktiko bat dela lehen zatia—. Bigarren zatian, zenbait elektromigrazio-teknika azalduak eta deskribatuak dira. Azken zatian, ikuspuntu praktikoari eutsi zaio: instrumentazioa erabiltzeko aholkuak eta metodoen garapenerako gomendioak. Azken zatian, autorearen doktore-tesian sortu diren arazo esperimentalen konponbideak eta galderen erantzunak biltzen saiatu da. Era berean, metodoen garapenerako lehen pausoak laburtuak dira.
Espero da gida hau lagungarria izatea kimika analitikoa edo antzeko irakasgaiak dituzten ikasleentzat, eta nahi dugu gai hori irakasten duten irakasleentzat ere baliagarria izatea. Era berean, elektroforesi kapilarrarekin ikertzen hasi behar duten analistek gida eta aholku interesgarriak aurkituko dituzte.
Norentzat
Ikasmaterial hau Kimikako Graduko 3. eta 4. mailako analitikaren arloko irakasgaietan matrikulatutako ikasleentzat bideratuta dago. Irakasgai horietaz gainera, teknika analitiko instrumentalak edo elektroforesi-teknikak aztergai dituzten beste graduetako irakasgaietan ere erabilgarria da: adibidez, Farmaziako Graduan, Biokimikako eta Biologia Molekularreko Graduan, Giologiako Graduan eta Bioteknologiako Graduan.
Edukia
I. Elektromigrazio-tekniken oinarriak
1. Elektromigrazio-tekniken oinarriak
1.1. Sarrera
1.2. Elektroosmosia
1.3. Elektroforesia
2. Instrumentazioa eta banaketen kalitatea
2.1. Instrumentazioa
2.2. Lagina injektatzeko sistemak
2.3. Detektagailuak
2.4. Banaketen kalitatea
II. zatia: Elektromigrazio-teknika motak
3. Zonako elektroforesi kapilarra
3.1. Sarrera
3.2. Zonako elektroforesi kapilarra
3.3. Banaketan eragina duten faktoreak
4. Kromatografia elektrozinetiko mizelarra
4.1. Oinarri teorikoa
4.2. Mizelak eta surfaktanteak
4.3. Banaketan eragina duten faktoreak
4.4. Mikroemultsioak
5. Elektroforesi kapilar ez-akuosoa
5.1. Sarrera
5.2. Disolbatzaile organikoak eta gehigarriak
5.3. Kromatografia elektrozinetiko mizelar ez-akuosoa
6. Beste elektromigrazio-teknika batzuk
6.1. Elektrokromatografia kapilarra
6.2. Fokatze isoelektriko kapilarra
6.3. Isotakoforesi kapilarra
6.4. Elektroforesi kapilarra geletan
III. zatia: Metodoen garapena
7. Aholku praktikoak
7.1. Sarrera
7.2. Kapilarrak
7.3. Kapilarraren aurre-egokitzea eta mantentzea
7.4. Injekzioa
7.5. Beste aldagai batzuk
7.6. Barne-patroia eta azalera normalizatua
7.7. Beste aholku batzuk
8. Metodoen garapena
8.1. Lehen erabakiak
8.2. Hasiera
8.3. Elektrolitoaren aukeraketa
8.4. CZE metodoen optimizazioa
8.5. MEKC metodoen optimizazioa
8.2. Hasiera
8.3. Elektrolitoaren aukeraketa
8.4. CZE metodoen optimizazioa
8.5. MEKC metodoen optimizazioa
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Elektroforesi Kapilarraren Aplikazioak
pdf, 1 MB