Elektroforesi Kapilarraren Oinarriak

Egileak

Josu Lopez-Gazpio. Donostiako Kimika Fakultatea, Kimika Aplikatua saila. Helbide elektronikoa: josu.lopez@ehu.es

Esmeralda Millán Martín. Donostiako Kimika Fakultatea, Kimika Aplikatua saila. Helbide elektronikoa: esmeralda.millan@ehu.es

Helburuak

Ikasmaterial honen bidez, elektroforesi kapilarrari buruz euskaraz argitaratzen den lehen ikasmateriala aurkeztu nahi dugu autoreok. Elektroforesi kapilarra azken urteotan indarra hartzen ari den teknika instrumentala da eta graduko ikasketetan geroz eta presentzia handiagoa du, bai alde teorikotik eta baita alde praktikotik ere.

Ikasmaterialaren helburua da ikasleei elektroforesi-teknikak era ulergarrian aurkeztea. Lehen zatian, elektroforesiaren historia azaldu dugu, eta saiatu gara aztertzen zergatik iritsi den teknika gaur egun duen garrantzia izatera. Bigarren zatian, elektroforesiaren eta elektroosmosiaren deskribapen sakon bat egin dugu; bereziki, fluxu elektroosmotikoaren deskribapen osoa aurkeztu nahi izan dugu, horixe izaten baita teknika ulertzeko punturik zailena. Fenomeno horien oinarri teorikoak hirugarren eta laugarren kapituluetan aztertu ditugu, zehatz-mehatz. Teknika kimika analitikoan nola erabiltzen den jakin nahi duenak, berriz, bosgarren kapitulutik aurrera aurkituko ditu azalpen interesgarrienak.

Espero dugu gida hau lagungarria izatea kimika analitikoa edo antzeko irakasgaiak dituzten ikasleentzat, eta gai hori irakasten duten irakasleentzat ere baliagarria izatea nahi dugu.

Norentzat

Ikasmaterial hau kimikako graduko 3. eta 4. mailako analitikaren arloko irakasgaietan matrikulatutako ikasleentzat bideratuta dago. Irakasgai horietaz gainera, teknika analitiko instrumentalak edo elektroforesi-teknikak aztergai dituzten beste graduetako irakasgaietan ere erabilgarria da, adibidez, farmaziako graduan, biokimikako eta biologia molekularreko graduan, biologiako graduan eta bioteknologiako graduan.

Edukia

I. zatia: Elektromigrazio-tekniken bilakaera
1. Elektroforesi kapilarraren historia
2. Elektroforesi kapilarraren garapena
II. zatia: Elektroforesia eta elektroosmosia
3. Elektroforesi fenomenoa
4. Elektroosmosia
5. Fluxu elektroosmotikoaren kontrola
III. zatia: Elektromigrazio-tekniken aplikazioa
6. Instrumentazioa
7. Banaketen kalitatea
8. Elektromigrazio-teknika motak

Urtea

2013

Gaia

Kimika

ISBN

978-84-9860-895-3

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.