Energia metaketa: erredox orekatik baterietara

Egileak

Paula Serras Malillos. Eibarko Industria Ingenieritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako (UPV/EHU) behin-behineko lan-kontratupeko irakasle ez-doktorea - 2012/2013 kurtsoa. Helbide elektronikoa: paula.serras@ehu.es. Telefonoa: 946015801.

Verónica Palomares Durán. Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika ez-organikoa saileko ikertzailea eta irakaslea. Helbide elektronikoa: veronica.palomares@ehu.es. Telefonoa: 946015995

Helburuak

Testu honen helburua da erredox orekarekin zerikusia duten kontzeptuak finkatzea, eta horren aplikazio ezagun bat (bateriak) sakonki komentatzea. Horretarako, lehenik eta behin, elektrokimikaren oinarriak aurkeztuko dira: oxidazio-zenbakiak, erredukzio eta oxidazio kontzeptuak, pila galbanikoak, elektrolisia, potentzial estandarra (elektrodo potentziala eta zelda-potentziala), etab. Honetaz gain, gaur egun elektrokimikarekin zerikusia duen aplikaziorik garrantzitsuenetariko bat energia metaketa da. Alde batetik, ezinbestekoa agertzen zaigu eguneroko hainbat tresna erabiltzeko: adibidez, ordenagailu eramangarria, telefono mugikorra, mp3, etab. Zentzu honetan, guztiok dakigu tresna eramangarriak erabitzekotan bateriak behar ditugula, eta ,ondorioz, erredox erreakzioen garrantzia. Bestetik, garraio elektrikoa edota energia berriztagarriak diren arlo berriak indartzeko funtsezkoa izan daiteke: energia berriztagarriak, adibidez, ez daude gure esku etengabe; alegia, haizea, eguzkia, mareak, eta abar ezin ditu nork bere nahierara lortu, naturaren menpe daudelako. Horregatik, helburu garrantzitsuena, gaur egun,  zuzenean erabiltzen ez den energia hori metatzea da, energia-iturri hauek hobeto kudeatzeko eta sare elektrikoan duten eragina zabalagoa izan dadin. Horretarako, bateriak erabil daitezke, metaketa egonkorreko bateriak.

Testuliburu honek, adibide praktikoak, kuriositateak eta ariketa errazak eskainiko ditu. Halaber, informazio-iturri gehiago aipatuko ditu: liburuak, bideo-linkak, eta abar; gure asmoa, horrekin, ikasleek elektrokimikarekin eta batez ere bateriekin erlazionaturiko informazio argia eta txukuna eskura izatea da.

Norentzat

Ikasmaterial hau hainbat titulaziotan izan daiteke erabilgarri: Eibarko Energia Berriztagarrien Ingenieritzako Graduan, eta bai Kimikako Graduan edo Ingenieritza Kimiko Graduan ere.

Edukia

A.1. ELEKTROKIMIKAREN OINARRIAK: ERREDOX OREKA
1.1. Oxidazio-zenbakiak
1.2. Oinarri nagusiak: oxidazioa eta erredukzioa
1.3. Pila galbanikoak: prozesu espontaneoa.
1.4. Elektrodo potentziala
1.5. Elektrolisia: prozesu ez-espontaneoa.
A.2. ENERGIA-METAKETA GIZARTEAN
2.1. Zertarako metatu nahi dugu energia?
2.2. Energia-metaketa motak
A.3. BATERIAK
3.1. Definizioa
3.2. Egitura eta ezaugarriak
3.3. Bateria motak: primarioak eta sekundarioak.
3.4. Prozesu elektrokimikoaren zinetika eta polarizazioa.
3.5. Bateriaren lan-tentsioa
3.6. Bateria baten errendimenduan eragina duten parametroak:
3.7. Bateria baten balio-bizitza
A.4. BATERIEN GAUR EGUNGO APLIKAZIOAK
4.1. Bateria primarioak
4.2. Bateria sekundarioak
Ariketak
Liburu interesgarri batzuk

Urtea

2014

Gaia

Kimika

ISBN

978-84-9082-038-4

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.