Erreaktore ez-jarraituak

Egileak

M.Mirari Antxustegi Bengoetxea eta Florencio Fernández Marzo Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Departamentuko irakasleak dira. Aitor Arotzena, Ingeniaritza Tekniko Industriala, Kimika Industriala adarreko ikasle ohia da eta bere karrera bukaerako proiektu bezala lan egin zuen lan honetan.

Helburuak

Helburu nagusia da erreakzionatzen duen sistema batean espezie bakoitzari dagokion molen balantze orokorra egitea. Horrela, sistemaren bolumenean parte hartzen duen erreaktibo, produktu edo tarteko konposatu ororen balantzea egin ahal izango da, erreaktorea edozein motatakoa dela ere.

Norentzat

Bereziki Industria Kimikaren Ingeniaritzako Graduan 3. mailako Erreakzio Kimikoaren Ingeniaritza ikasgaia duten ikasleentzat. Era berean, lantzen diren kontzeptuak Ingeniaritza kimikoaren arlorako oinarrizkoak direnez, Kimika Gradua ikastean ari direnentzako era baliagarria litzateke.

Edukia

Liburu honetan, lehenik, erreaktore homogeneo eta ez-jarraituen kalkulua eta diseinua jorratuko dira. Gero, erreaktore ez-jarraituen ezagutza zabaldu egingo da, zinetika, termodinamika eta diseinu-ekuazioak landuta. Modu horretan, gaur egun industria kimikoaren ekoizpen-sistemetan oinarrizkoa den tresna sakon azalduko da.

Urtea

2012

Gaia

Kimika

ISBN

978-84-9860-674-4

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.