Erreaktore kimikoak II. Erreaktore kimiko homogeneo jarraituen optimizazioa

Egileak

Unai Iriarte Velasco, Farmazia Fakultatean Ingeniaritza Kimikoa Saileko irakaslea da. Helbide elektronikoa: unai.iriarte@ehu.es Telefonoa: 945013030

Jose Luis Ayastuy Arizti, Zientzia eta Teknologia Fakultatean Ingeniaritza Kimikoa Saileko irakaslea da. Helbide elektronikoa: joseluis.ayastuy@ehu.es Telefonoa: 946012619

Bi egileak EHU-ko Teknologia Kimikoak Ingurugiro Sostengarrirako ikerkuntza taldeko kideak dira.

Helburuak

Ikasmaterial hau jada argitaratu den "Erreaktore Kimikoak. I Erreaktore kimiko homogeneoen diseinua" (ISBN: 978-84-693-1198-1) materialaren bigarren zatia da. Ikasmaterial honetan erreaktore kimikoen eragiketa optimorako estrategiak azaltzen dira. Zehazki, erreaktoreen ekoizpena hobetzeko edo produktu batenganako hautakortasuna handitzeko erabili daitezkeen estrategiak, tenperatura-bilakaerak aldatuz, lehengaien elikadura moduak aldatuz, eta abar. Azkenik, benetako erreaktoreek eredu teorikoarekiko desbideratzeak izaten dituztenez, desbideratze horiek aztertzeko erabiltzen diren metodoak azalduko dira.

Norentzat

Ikasmaterial hau Kimika Ingeniaritzako Graduari dagozkion "Ingeniaritza Kimikoaren eta Bioteknologikoaren Oinarriak", "Prozesu Kimikoen Zinetika", "Erreaktore Kimikoak eta Zinetika eta Termodinamika Kimikoa" eta "Erreaktoreen Diseinua" irakasgaietan erabiltzeko prestaturiko ikasmateriala da. Horietaz aparte Kimika Graduko "Ingeniaritza Kimikoa" irakasgaiko gai batzuetan ere erabilgarria izango da. Beste Fakultate edo Goi-eskolaren baten euskaraz irakasten den antzeko irakasgairen bat balego, han ere erabilgarria da.

Edukia

Orotara 5 ataletan banatu da lana. Lehen gaian, erreakzio bakunak egiteko erreaktore jarraitu egokiena hautatzeko jarraibideak azalduko dira, eta bigarren gaian, berriz, erreakzio anizkoitzak egiteko. Hirugarren gaian azalduko da eragiketa isotermikoa ez bada jardute-tenperatura egokienaren aukeraketa nola egiten den erreakzio bakun eta anizkoitzetarako. Laugarren gaian, jardute autotermikoa aztertzeko erabiltzen diren adierazpenak azalduko dira. Azkenik, ontzien barreneko jarioa ezaugarritzeko teknikak eta erreaktore baten eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen diren bi eredu nagusiak bosgarren gaian landu dira.

Liburu honetan hurrengo atalak agertzen dira:

  1. 1. Gaia: ERREAKTORE EGOKIENAREN HAUTAKETA ERREAKZIO BAKUNETARAKO
  2. 2. Gaia: ERREAKTORE HAUTAKETA ERREAKZIO ANIZKOITZEKO SISTEMETAN
  3. 3. Gaia: JARDUTE TENPERATURA HOBERENA
  4. 4. Gaia: ERREAKTORE JARRAITUAREN ERAGIKETA AUTOTERMIKOA
  5. 5. Gaia: HODI-FORMAKO ERREAKTOREA: EREDUTIK DESBIDERATZEA

Urtea

2012

Gaia

Kimika

ISBN

978-84-695-1717-8

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.