Erreakzio Kimikoaren Ingeniaritzarako Sarrera

Egileak

M.Mirari Antxustegi Bengoetxea eta Florencio Fernández Marzo Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Departamentuko irakasleak dira. Aitor Arotzena, Ingeniaritza Tekniko Industriala, Kimika Industriala adarreko ikasle ohia da.

Helburuak

Lan honen helburu nagusia Termodinamika eta Zinetika alorreko oinarrizko kontzeptuak aurkeztea da, industri-erreaktore kimiko garrantzitsuenen diseinuari aplikatuz. Era berean, Sistema dinamikoen eredu matematikoak landu ekuazioen eta kontserbazio-legeen aplikazioaren bidez, sistema-aldagaien arteko erlazioa matematikoki adierazten irakatsiz.

Norentzat

Bereziki Industria Kimikaren Ingeniaritzako Graduan 3. mailako Erreakzio Kimikoaren Ingeniaritza ikasgaia duten ikasleentzat. Era berean, lantzen diren kontzeptuak Ingeniaritza kimikoaren arlorako oinarrizkoak direnez, Kimika Gradua ikastean ari direnentzako era baliagarria litzateke.

Edukia

Material honek 3 atal nagusi ditu eta Erreakzio kimikoaren Ingeniaritzako oinarrizko kontzeptuak jorratzen ditu. Lehengo atalean (3. Kapituloa) erreakzio kimikoaren ingeniaritzari buruzko sarrera bat egiten da, kontzeptu orokorrak, erreakzio kimikoen termodinamika eta zinetika kimikoa bezalako kontzeptuak errepasatuz. Bigarren atalean (4. Kapituloa) Erreakzio-abiaduraren adierazpena aztertzen da erreakzio homogeneoen kasurako. Azkeneko atala (5. Kapituloa) zinetika molekularrari buruzkoa da gaur egun dauden teoria nagusiak aurkeztuz eta konparatuz. Bukaeran Autoebaluatzeko test bat dago ikasleak kontzeptuak bereganatu dituen ala ez ikus dezan.

Urtea

2012

Gaia

Kimika

ISBN

978-84-9860-675-1

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.