Espektroskopia. Laborategiko praktikak

Egileak

Teresa Arbeloa Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle titularra da; Fernando López Fakultate bereko katedraduna da, eta Rebeca Sola, berriz, lan kontratudun bitarteko irakaslea.

Helburuak

Espektroskopia molekulak identifikatzeko erabili ohi den Kimika Fisikoaren arloa da, argiaren eta materiaren arteko interakzioetan oinarritzen dena. Argiaren energiaren arabera, espektroskopia mota batzuk bereizten dira, eta lor daitekeen molekulari buruzko informazioa ere desberdina da. Hala nola infragorrien espektroskopiaren bidez lotura kimikoen sendotasuna ezagutzen da, eta espektroskopia ikusgaiak eta ultramoreak molekularen disoziazio-energiari edo egoera kitzikatuei buruzko informazioa lor daiteke.

Espektroskopia laborategien praktika hauekin bi helburu lortu nahi dira: espektroskopiaren zenbait kontzeptu erakustea eta espektroskopia optikoen teknika ohikoenen zenbait aplikazio kimiko garatzea. Neurtutako espektroak interpretatuz, sistemen zenbait propietate kimiko-fisiko kuantifikatzen dira: molekula sinpleen egitura-parametroak eta molekula egituraren eta inguruaren (disolbatzailea, pH-a, tenperatura, eta abar) eragina egiaztatzen da, bai espektro-banden posizioan, bai eta intentsitatean ere. Alderdi termodinamikoak (formazio-konstantearen determinazioa) eta  zinetikoak (egoera kitzikatuko desaktibazio konstanteak) ere lantzen dira.

Norentzat

Espektroskopia laborategiko praktika hauek Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Graduko Kimika Fisikoa II irakasgaiko ikasleei zuzenduta daude.

Edukia

Lau praktika mota: infragorria, ultramorea, ikusgaia eta fluoreszentzia.

Praktika bakoitzean: helburuak, azalpen teorikoa, praktikaren prozedura esperimentala eta emaitzen analisia.

Urtea

2019

Gaia

Kimika Fisikoa

ISBN

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.