Esperimentazioa kimika fisikoan

Egileak

Marian Iriarte Ormazabal. Donostiako Kimika Fakultateko irakasle titularra. Kimika Fisikoa eta Polimeroak. Polimeroen Zientzia eta Teknologia saila. Helbide elektronikoa: marian.iriarte@ehu.eus . Telefonoa: 943018188

Agurtzane Múgica Iztueta. Donostiako Kimika Fakultateko irakaslea. Kimika Fisikoa eta Polimeroak. Polimeroen Zientzia eta Teknologia saila. Helbide elektronikoa: agurtzane.mugica@ehu.eus. Telefonoa: 943015469

Helburuak

Testuliburu honen helburua Kimikako Graduko 2. mailan ematen den Esperimentazioa Kimika Fisikoan irakasgaian lantzen diren esperimentuak nola egin behar diren zehaztea da. Ez da, beraz, ikasleak ikasteko erabili behar duen liburua, esperimentuak behar bezala egiteko eta egin duena ongi ulertzeko ikasleari lagungarri gertatuko zaion testua baizik.

Testuan, laborategian kontuan izan beharreko arau orokorrak azaltzen dira, eta ondoren landuko diren saiakuntza guztiak, banan-banan. Saiakuntza guztietan, lehenik, laborategian zer egingo den ulertzeko beharrezkoa den sarrera teorikoa  ematen da; ondoren, zein den jarraitu beharreko prozedura esperimentala adierazten; gero, neurtutako datuekin lortu beharreko magnitude fisikokimikoak eta, azkenik, saiakuntza bakoitzean kontuan izan beharreko zenbait aholku.

Hamabost saiakuntza proposatzen dira, eta alor hauek jorratzen dira: termodinamika kimikoa, elektrokimika, gainazaleko fenomenoak, zinetika kimikoa, garraio-fenomenoak eta disoluzio ionikoak.

Norentzat

Ikasmaterial hau Kimikako Graduko 2. mailako ikasleei zuzenduta baldin badago ere, jakintza-arlo bereko beste laborategi batzuetan ere erabilgarria izan da.

Edukia

  • Dentsitatea, zabalkuntza-koefiziente termikoa eta entalpia-aldaketa likido baten eraldaketan
  • Hess-en legea; disoluzioetarako kalorimetro bat erabilita entalpia-aldaketak neurtzea
  • Bi likidoren nahasteetan osagai bakoitzaren bolumen molar partziala
  • Likido-lurrun oreka: baldintza kritikoak eta van der Waals-en konstanteak
  • Likido-lurrun oreka: lurrun-presioa, likido/lurrun lerroaren koexistentzia, Clausius-Clapeyron-en ekuazioa
  • Solido/likido oreka disoluzio errealetan. Krioskopia
  • Likido/likido orekak eta beren fase-diagramak
  • Fenil diazonio kloruroaren hidrolisi-erreakzioa
  • Etil azetatoaren saponifikatze-erreakzioa sodio hidroxidoarekin
  • Azetonaren iodatzea ingurune azidoan. Zinetikaren jarraipena espektroskopia ikusgaia erabiliz
  • Ioduro eta persulfato ioien arteko erreakzioa. Katalizatzailea darabilten erreakzioak
  • Disoluzio elektrolitikoak: Kohlrausch-en legea, Ostwald-en legea eta azido ahul baten disoziatze-konstantea
  • Oreka kimikoa eta elektrolitoak: aktibitate-koefizientea. Debye-Hückel-en legea
  • Elektrokimika. Pilen termodinamika
  • Disoluzio koloidalak: surfaktante ioniko baten mizela-kontzentrazio kritikoa

Urtea

2015

Gaia

Kimika

ISBN

978-84-9082-239-5

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.