Esperimentazioa sintesi organikoan I
Egileak
Sonia Arrasate Zientzia eta Teknologia Fakultateko Lan Kontratuko Bitarteko Irakaslea. Saila: Kimika Organikoa II. sonia.arrasate@ehu.es Telefono-luzapena: 2730
Eneritz Anakabe Zientzia eta Teknologia Fakultateko Irakasle Lankidea. Saila: Kimika Organikoa II. eneritz.anakabe@ehu.es Telefono-luzapena: 5548
Helburuak
Material hau enborrezkoa den "Sintesi bidezko esperimentazioa. Kimika Organikoa I" irakasgaiari zuzenduta dago. Helburu nagusia da kimika organikoko laborategian gehien erabiltzen diren teknika esperimentalak aztertzea.
Norentzat
Material didaktiko hau Kimika Lizentziaturako lehenengo ikasturteko "Sintesi bidezko esperimentazioa. Kimika Organikoa I " eta Ingeniaritza Kimikako lehenengo ikasturteko "Esperimentazioa Kimikan", matrikulatutako ikasleentzat bideratuta dago bereziki. Era berean, kimika organikoaren barruan teknika esperimentalen inguruan interesa duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.
Edukia
Ikasmaterial honek bi atal nagusi ditu atal teorikoa eta atal esperimentala.
Atal teorikoan Kimika Organikoko laborategian gehien erabiltzen diren teknika esperimentalak aztertzen dira. Era berean, konposatu organikoen banatze eta purutasun irizpideak azaltzen dira. Atal esperimentalean teknika esperimentalak eta molekula organiko sinpleen sintesia aztertzen da.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Azala
pdf, 0 MB
Esperimentazioa sintesi organikoan I
pdf, 0 MB