Ingeniaritza Kimikoaren Oinarriak

Egileak

Miriam Arabiourrutia Gallastegi Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea da Ingeniaritza Kimikoa Sailean.

Helburuak

Ingenieritza Kimikoa eta Bioteknologia graduetan 1.mailan ematen den "Ingenieritza Kimikoaren eta Bioteknologikoaren Oinarriak" irakasgaian oinarrizko material moduan erabili daiteke Ingeniaritza Kimikoari dagozkion gaietarako. Bere helburua Ingenieritza Kimikoaren gaietan ikusiko diren kontzeptuak azaltzea da.

Norentzat

Ikasmaterial hau bereziki Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean ematen den Ingenieritza Kimiko eta Bioteknologia Graduetako 1.mailako ikasleentzat dago pentsatuta.

Edukia

  1. Ingeniaritza kimikoko kontzeptu orokorrak. Bloke- eta fluxu-diagrama. Operazioen sailkapena. Egoera egonkorra eta ez-egonkorra. Prozesu eta operazio ez-jarraituak, jarraituak eta erdi jarraituak.
  2. Oinarri matematikoak eta unitate sistemak. Kalkulurako sarrera ingeniaritzan. Unitateak eta dimentsioak. Homogeneotasun dimentsionala. Ingeniaritza kimikoko ohiko propietate fisiko-kimikoak. Datuen aurkezpena eta analisia: grafika motak eta erroreak.
  3. Materia-balantzeak. Materiaren kontserbazio-legea. Egoera egonkorra eta ez egonkorra. Ebazpen estrategiak: kalkulu-oinarria eta kontrol-bolumena. Materia-balantze globalak eta partzialak. Birzirkulazioa, by passa eta purga duten prozesuak.
  4. Energia balantzeak. Energiaren kontserbazio-legea. Energia motak: energiaren ekuazio orokorra. Balantze entalpikoak. Aplikazioak.
  5. Operazio unitarioen oinarriak ingeniaritza kimikoan. Garraio molekularraren eta garraio turbulentuaren mekanismoak. Ekuazio zinetikoak garraio molekularrean: Newton-en, Fourier-en eta Fick-en legeak. Ingeniaritza kimikoko oinarrizko operazioen oinarriak.
  6. Banaketa operazioen oinarriak. L-B orekak: destilazio diferentziala eta bapatekoa. L-L oreka.
  7. Erreaktore kimikoen diseinurako sarrera. Erreaktore ez jarraitu homogeneoa. Nahaste perfektuzko erreaktoreak eta erreaktore tubular jarraituak. Nahaste perfektuzko erreaktoreak seriean.

Urtea

2013

Gaia

Kimika

ISBN

978-84-9860-830-4

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.