Kimika
Egileak
Sonia Arrasate Zientzia eta Teknologia Fakultateko Irakaslea Agregatua. Saila: Kimika Organikoa II. sonia.arrasate@ehu.es Telefono-luzapena: 2730
Eneritz Anakabe Zientzia eta Teknologia Fakultateko Irakasle Agregatua. Saila: Kimika Organikoa II. eneritz.anakabe@ehu.es Telefono-luzapena: 5548
Helburuak
Material hau Biozientzietako graduen lehenengo mailan enborrezkoa den "Kimika" irakasgaiari zuzenduta dago. Helburu nagusia kimikako oinarriak aztertzea da.
Norentzat
Material didaktiko hau Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra eta Bioteknologia graduetako lehenengo ikasturteko Kimika irakasgaian matrikulatutako ikasleentzat bideratuta dago bereziki. Era berean, kimika orokorraren eta kimika organikoaren inguruan interesa duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.
Edukia
Ikasmaterial honetako atalak honako hauek dira:
- Kimika eta sistema biologikoak. Materia eta propietateak. Egitura atomikoa. Propietate periodikoak. Nomenklatura kimikoa. Lotura kimikoa: teoriak eta lotura motak.
- Erreakzio kimikoak. Estekiometria eta erreakzio kimikoen doiketa. Oinarrizko legeak. Erreaktibo mugatzailea. Erreakzioaren etekina.
- Disoluzio urtsuan egiten diren erreakzioen sarrera. Disoluzio motak. Kontzentrazioa adierazteko erak.
- Lotura kobalente lekutua eta ez-lekutua konposatu organikoetan. Efektu induktiboa eta mesomeroa.
- Lotura kobalentea baino lotura ahulagoak. Hidrogeno lotura. Elkarrekintza elektrostatikoak.
- Estereoisomeria. Konstituzioa eta konformazioa, zentro estereogenikoak, konfigurazio erlatiboa eta absolutua.
- Konformazioak: konformazioa molekula ez ziklikoetan eta ziklikoetan. Eraztun-tentsioa, sei kidez osatutako eraztunen konformazioa: efektu anomerikoa.
- Erreakzio motak eta mekanismoak. Prozesu homolitikoak eta heterolitikoak. Erreaktibo nukleozale eta elektroizaleak. Erreakzio-bitartekari oinarrizkoen egitura eta egonkortasuna. Erreakzio kontzertatuak eta pausoka gertatzen diren erreakzioak. Egituraren eragina konposatu organikoen azidotasunean eta basikotasunean.
- Konposatu organiko familia ezberdinen erreaktibotasun adierazgarria. Hidrokarburoak, eratorri halogenatuak, alkoholak, eterrak, aminak, konposatu karboniliko azidoak, organikoak eta eratorriak. Lotura anizkoitzen gaineko adizio erreakzioak. Ordezkapen nukleozalezko eta eliminaziozko erreakzioak. Ordezkapen elektroizalezko erreakzioak. Kondentsazio erreakzioak. Konposatu organikoen beste erreakzio motak.
Urtea
Gaia
ISBN
Deskargatu
OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.
Kimika
pdf, 3 MB