Kimika ez-organiko aurreratua

Egileak

Oscar Castillo García. Zientzia eta Teknologia Fakultateko Irakaslea. Kimika Ez-organikoa saila. Helbide elektronikoa: oscar.castillo@ehu.eus. Telefonoa: 946015991

Garikoitz Beobide Pacheco. Zientzia eta Teknologia Fakultateko Irakaslea. Kimika Ez-organikoa saila. Helbide elektronikoa: garikoitz.beobide@ehu.eus. Telefonoa: 946012702

Helburuak

Trantsizio-metalen ezagutza eta horiekin erlazionatutako kontzeptuak finkatzea da testu honen helburua. Horretarako, liburua hiru ataletan antolatuta dago, non kimika ez-organikoaren hiru arlo klasikoak jorratuko diren: koordinazio-kimika, solido ez-organikoak eta organometalikoa. Irakurle potentziala kontutan izanik, liburua idazteko orduan, saiatu gara ohiko idazkera zientifiko zorrotza albo batera uzten eta modu atseginago eta hurbilago batean idazten. Helburu berarekin, testuan zehar adibideak eta ariketa ebatziak txertatu ditugu, irakurleak interesgarri eta erabilgarri iritziko dielakoan. Honen guztiaren bitartez, espero dugu liburuaren irakuleek trantsizio-metalen kimikaren ikuspegi zabala eskuratuko dutela.

Norentzat

Material didaktiko hau Kimikako Graduko hirugarren ikasturteko Kimika ez-organikoa II irakasgaian matrikulatutako ikasleentzat bideratuta dago bereziki. Era berean, ikasmaterial hau beste hainbat titulaziotan ere izan daiteke erabilgarri: Materialen Zientzian, Ingeniaritza Kimikoa...

Edukia

1. Simetriaren oinarriak eta "talde-teoria"
2. Koordinazio-konposatuen egitura
3. Koordinazio-konposatuen lotura
4. Koordinazio-konposatuen espektro elektronikoak
5. Koordinazio-konposatuen propietate magnetikoak
6. Koordinazio-konposatuen erreaktibotasuna
7. Solido ez-organikoen egiturak
8. Solidoen banden teoria
9. Akatsak eta solido ez-estekiometrikoak
10. Konposatu organometalikoei sarbidea
11. Konposatu organometalikoen egitura eta lotura

Urtea

2015

Gaia

Kimika

ISBN

978-84-9082-142-8

Deskargatu

OHARRA: dokumentu guztiak PDF formatuan. PDF irakurgailu bat beharko duzu dokumentuak ikusteko.